Zein da elebiduna Siguan eta Mackey-ren iritziz?
Siguan eta Mackey-ren iritziz proposatzen dute elebiduna izatea dela hizkuntza bat menderatzeaz gainera beste hizkuntza bat edozein mailatan ezagutzen pertsonei. Definizio honetan ez da agertzen “erabateko elebiduna” hau da, bi hizkuntza edo gehiagotan, eta egoeraren arabera, bata bestea baino eraginkortasun handiagoz erabiltzen dute.
Mclaughlin-ek zer dio?
Mclaughlin-ek esaten du familiatiko elebidunak aldi berean jabetzen dira hizkuntza bataz eta besteaz, jaiotzatik edo hiru urte bete aurretik. Haur horien amak, hizkuntza batean egiten du, eta aitak beste batean adibidez. Edo etxean hizkuntza bat erabili eta gizartean beste bat.
Zeintzuk dira elebidunen hiru ezaugarri oinarrizkoak?
Elebidunen hiru ezaugarriak honako hauek dira:
Ø Pertsona elebidunak bereizita edukitzen ditu bi kodeak, naturalki erabiltzen ditu. Kode batak eta besteak eskaintzen dizkioten aukerak ohartuki hautatzen ibili beharrik gabe. Hala ere, elebidun erabatekorik ez dagoenez, pertsona elebidunen bereko hizketan hizkuntza-maileguak eta interferentziak agertzen dira.
Ø Bi kodeak txandakatzeko gaitasuna da. Hala, elebidunak itxuraz batere nekerik gabe pasatzen dira batetik bestera, inguruaren arabera, eta, esate baterako, lagunartean, norbaiti hizkuntza batean eta ondotik beste norbaiti beste hizkuntza batean egin diezaiokete
Ø Nabarmenena hirugarren ezaugarria da ( Siguan eta Vila, 1991). Pertsona elebidunak esanahi berberak hizkuntza – sistema desberdinetan adierazteko gai dira, edo hizkuntza batean ulertutako esanahi multzoa beste hizkuntzaren bidez transmititzeko gai izatea. Nahiz eta batzuetan hiztun elebidunak asko hurbildu ohi dira hitzez-hitz itzultzera.
Beñat Corcuerak apailatuta
Beñat Corcuerak apailatuta
BIBLIOGRAFIA:
RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina