Elebitasun motak eta graduak
Siguan eta VIlak (1991), honako puntuak kontuan hartzea proposatzen dute:
1- Ia ez dago elebitasun erabateko edo orekaturik, zaila baita hizkuntza bi edo gehiagotan gaitasun berdina duten pertsonak aurkitzea, eta are zailagoa egoera berbertan eta maiztasun berberaz erabiltzeko aukera izatea.
2- Elebidunek gehienetan hizkuntza nagusi bat dute, eta harekin identifikatzen dira. Hizkuntza hori menderatzen dute ondoen erabiltzen dute gehien, eta bera izan ohi dute familia-hizkuntza edo beren hizkuntzan
3- Elebitasun orekatuena haurtzarotik datorrena da, eta, zehazki 3 urte bete baino lehen hasitakoa; beti ere, ondoren bi hizkuntzak modu jarraituan erabiltzen badira.
4- Azkenik hizkuntzen gizarte – egoeraren araberakoak dira; hau da, hizkuntzek pertsona elebiduna bizi den gizartean betetzen dituzten funtzioen araberakoak.
Jon Zubimendik apailatuta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina