2014/02/05

Interferentzia, tarte-hizkuntza eta elebitasun graduak



Zer da interferentzia?
Hizkuntza batean hitz egiten hari garenean, semantikoki edo morfologikoki egokia ez denean.  Hau da,  egokia ez den hitz erabiltzen dugunean edota entzuterakoan arraroa egiten zaigun hitz bat entzuten dugunean.
Zer da tarte-hizkuntza?
Selkinker-ek sortutako termino honen esanahia zera da; jabetze prozesuan eratuz doan sistema formalak ulertzeko, batez ere pertsona bat bigarren hizkuntza ikastearen bidez elebidun bihurtzen den prozesuan.
Elebitasun motak eta graduak
Siguan eta VIlak (1991),  honako puntuak kontuan hartzea proposatzen dute:
Ø  Ez dago elebitasun erabateko edo orekaturik, zaila baita hizkuntza batean baino gehiagotan hizkuntza gaitasun bera duten pertsonak aurkitzea, eta are zailagoa egoera berbertan eta maiztasun berberaz erabiltzeko erraztasuna dutenak.
Ø  Elebidunek gehienetan hizkuntza nagusi bat dute, eta harekin identifikatzen dira. Hizkuntza hori menderatzen dute ondoen erabiltzen dute gehien, eta bera izan ohi dute familia-hizkuntza  edo beren hizkuntzan
Ø  Elebitasun orekatuena haurtzarotik datorrena da, eta, zehazki 3 urte bete baino lehen hasitakoa; beti ere, ondoren bi hizkuntzak modu jarraituan erabiltzen badira.
Ø  Azkenik  hizkuntzen gizarte – egoeraren araberakoak dira; hau da, hizkuntzek pertsona elebiduna bizi den gizartean betetzen dituzten funtzioen araberakoak.

Beñat Corcuerak apailatuta (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

BIBLIOGRAFIA:




RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina