Nor zen John Dewey eta zer nolako ekarpenak egin zizkion Hizkuntzaren Didaktikari?
John Dewey (1859 – 1952) (Vermont, 1859ko urriaren 20a – New York, 1952ko ekainaren 1a) estatubatuar pedagogo eta filosofo pragmatiko bat izan zen. Pedagogo moduan, eskolaren helburua haurrari munduan eta gizartean bizitzen erakustea dela baieztatu zuen, ikuspuntu pragmatiko batetik eta haurrak ikasteko duen berezko gaitasuna eta eskolako demokrazia eta lankidetza bulzatuz. Bere ideiek batez ere 1920-1940 urte bitartean izan zuten eragina eta egun, hezkuntzan guztiz onartuak eta arruntak diren arren, bere garaian aurrerakoiak izan ziren eskola tradizional zurrunaren aldean.
Dena aldatzen ari da imajinatu ezin genuen azelerazioarekin, gainera. Gizarteak, legeak, unibertsitateak, lan munduak... Hezkuntza Sistemari egoera behar berri horietara egokitzeko ahalmena eskatzen diote, baina, zoritxarrez, urtetan, honen erantzuna besoak ehunduta gelditzearena izan da.
Guri erakutsi ziguten bezala egungo ikasleei irakasten badiegu, etorkizuna lapurtuko diegu.
- John Dewey –
Jon Zubimendik apailatuta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina