2013/10/22

ELEBITASUNA, DIGLOSIA, HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA

Ion Zubimendi Gonzalez de Mendibil
Created:22 Oct 2013 @ 11:32
Modified:22 Oct 2013 @ 11:41




Siguan eta Mackeyken ustez, elebidun izatea bakoitzaren ama - hizkuntza menderatzeaz gainera beste hizkuntza bat edozein mailatan ezagutzen duen pertsona izan daiteke. Eta honekin zera esan nahi dugu bi hizkuntza jakin daitezkeela bai, baina bakoitza maila desberdinean. 
Mclaughlin-ek dio  familiatako elebidunek aldi berean jabetzen direla hizkuntza bataz eta besteaz, jaiotzatik edo hiru rte bete aurretik, baina  gauza da, familiako kide batekin hizkuntza bat erabili ohi duela eta familiako beste kide batekin beste hizkuntza, edota etxean hizkuntza bat eta ondoren gizartean beste bat. 
Elebidunen hiru ezaugarri oinarrizkoak  honako hauek dira:
1.  Pertsona elebidunek bereizita edukitzen dituzte bi kodeak (hizkuntzak), horrela hizkuntza bat edo   bestea erabiltzean, bata naturaltasunez egiten du eta bestea eskaintzen dizkioten aukerak ohartuki hautatzen ibili behar gabe.
2. Beste ezaugarri bat bi kodeak txandakatzeko gaitasuna da. Horrela, elebidunak itxuraz batere nekerik  gabe pasatzen dira batetik bestera, inguruaren arabera, lagunartean, gurasoekin, eskolan..
3.Siguan eta Vilaren ustez, nabarmenena da  hirugarren ezaugarri hau, non pertsona elebidunek esanahi berberak hizkuntza -sistema desberdinetan adierazteko gai dira, edo  hizkuntza batean ulertutako  esanahia beste hizkuntza batean transmititzeko arazorik ez duena.  Hiztun elebidunak asko hurbildu ohi dira hitzez - hitz itzultzera.

Interferentziak hizkuntza bat berez erabiltzean sartzen diren beste hizkuntzako fonetika-, lexiko-, morofologia-edo sintaxi elementuak sartzean agertzen da. 
Selinker-en ustez,  tarte - hizkuntza terminoa zera esan nahi du: jabetze prozesuan ikasleak eratzen doan  sistema formalak ulertzeko batez ere bakoitzaren bigarren hizkuntzan ikastearen bidez elebidun sortzeko prozesuan.

Siguanen eta Vilak esaten zutenaren arabera elebitasun mota eta gradu desberdinak daude horretarako, putntu hauek kontuan hartzea proposatzen dute:
1. Ia ez dago erabateko elebitasuna edo orekatua, zaila baita bi hizkuntza edo gehiagotan gaitasun   berdina edukitzea. 
 2.Hortaz esan dezakegu elebidunek gehienetan hizkuntza nagusi bat dutela eta harekin  identifikatzen direla. hizkuntza hori menderatzen dute ondoen, gehien erabilia dena baita eta askotan familia - hizkuntzatik etortzen dena izaten da. 
3. Elebitasun orekatuena haurtzarotik datorrena da, eta zehazki, 3 urte bete baino lehenagokoa. Beti ere, bi hizkuntzak modu jarraituan erabiltzen badira
4. Azkenik, elebidunen arteko aldeak desberdintzeko, hizkuntzen gizarte - egoeraren araberakoak    dira; hizkuntzek pertsona elebiduna bizi den gizartean betetzen dituzten funtzioen araberakoak.

Diglosia ematen da, gizarte  batean hizkuntza batek funtzio gehienak betetzen dituenean baina hizkuntza nagusitzat jotzen ez  denean. Adibidez, Galizian hizuntza nagusia Gaztelania da nahiz eta biztanle gehienen familia-hizkuntza galegoa izan. Diglosiaren ondorioak  hizkuntzen gizarte - erabileraren deosreka nabarmentzen du, hau da, diglosi-egoera batean hizuntza indartsu bat eta hizkuntza ahul bat egongo litzateke. Hizkuntza ahula batzuetan desagertzeko zorian egonik.

Normalizazio- prozesuaren ideia nagusia pertsona eta gizatalde guztien  hizkuntza - eskubideak bermatzea da.  Tokian tokiko faktoreak egonik, alderdirik garrantzitsuena (hasieran behintzat) elebakarrak elebidun bihurtzea da. Gizarte eleaniztunetan hizkuntza nagusiko hiztunak elebakarrak izaten ohi dira eta gutxiengoen hizkuntzakoak berriz elebidunak, horrexegatik lehen urratsa elebakarrak elebidun bihurtzea da baina inor derrigortu gabe beti ere.

Eskolaren papera ere funtsezkoa da elebitasuna bultzatzeko. Haurrak eskolan bihur daitezke elebidun, edozein delarik beraien familiako hizkuntza. baina horretarako familiaren aldeko jarrerak  behar dira eta gutxienen hizkuntzako hiztunek ere  aldeko jarrerak izatea  hizkutnza nagusiari eta hiztun hauen arteko jarrerak erabakigarrik izaten ohi dira gizartea ondo ibil dadin eta pertsonen arteko hizkuntza - eskubideak bermatuta egon daitezen.



Jon Zubimendi



BIBLIOGRAFIA:



RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.

2013/10/08

HIZKUNTZAREN DIDAKTIKAREN INGURUAN




Hizkuntzaren didaktikaren inguruan, pentsalari askok idatzu dute, baina, guztien artean Chevallard-ek, Hymes-ek eta Bronckart-ek hizkuntza didaktikaren inguruan idatzitako pasarte bana aukeratu ditut:

Chevallard-ek esan zuen "hizkuntzaren didaktika hiru elementuren arteko jolasa da: irakaslea, ikaslea eta jakintza bat".Hymes-ek berriz, "hizkuntzaren didaktikak helburu bezala ez du ikasleen jakintza besterik, honez gain, ikasleen hizkuntz-portaera ere moldatzen du". Bronckart-en arabera, "hizkuntzaren didaktika hizkuntzaren, komunikazioaren eta bere irakaspenaren azterketa egiten duen disziplina da". 

Nire aburuz, hizkuntzaren didaktika, haurra ikasketa-irakaspen prozesura nola hurbildu eta estimulatu aztertzen duen zientzia da; jakintzaren ikasketaren prozesua aztertzen duelarik. Honekin batera, haurrak trebetasuna ezberdinak izaten laguntzen dio hizkuntzaren esparruan; idaztea, irakurtzea, entzutea eta hitzegitea hain zuzen.


Created:8 Oct 2013 @ 10:40

2013/09/30

J. TUSÓN (1989)



 Zer esan nahi du esaldi honek?

Hizkuntza bat tresna sinboliko bat da, gure ingurua antolatzeko baliagarria zaiguna.

Hizkuntza tresna sinbolikoa bezala: ez soilik ikasmolde bezala, baita gizartean antolatuak egoteko eta denen arteko harremana egon ahal izateko erabiltzen dugun tresna bat da.

Zer nolako murrizketak ezartzen zaizkio giza komunikaziorako tresna horri?

 Pentsamenduaren eta hizkuntzaren arteko loturak.
·   Kulturaren beste esparruetan sartzeko giltza lortzea.
·   Gure adimenak antolatzeko kapazitatea duen tresna bat izatea.
·   Gure harreman eta komunikazio posibilitateak erraztea eta zabaltzea.

·   Bizi garen mundua aztertu eta bertaz parte hartu, bakoitzeko segurtasun pertsonala handitzeko, komunikazioa bermatzeko eta erlazionatzeko kapazitatea. 


Maittane, Guratz, Irati, Ixone, Josune = NUP Magisteritza = HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA II

FERDINAND DE SAUSSURE



1. Hizkuntzalaria      
Ferdinand de Saussure  (Geneva, 1857ko azaroaren 26a  Vufflens-le Château 1913ko otsailaren 22a) hizkuntzalari suitzarra izan zen, estrukturalismoa sortu zuena.

Bere lanak hizkuntzalaritzaren oinarriak aldarazi eta irauli zituen behin betiko. Hala ere bere lanik entzutetsuena Hizkuntzalaritza Orokorreko Ikastaroa ez zuen inoiz liburu moduan argitara eman eta bera hil eta hiru urte geroago, 1916an, kaleratu zuten bere ikasle izandakoek Saussurek Genevako Unibertsitatean emandako apuntetan oinarrituta.

2.      Saussuren dikotomiak

a.      Hizkuntza eta hizkera

Hizkuntza eta hizkeraren arteko desberdintasuna, "hizkuntz adierazpen baten gauzatze zehatzak edo horien multzo bat" (hizkera) eta "sistema edo egitura bat sortzen duen espresio hauen adierazpenak" (hizkuntza) –en arteko diferentzia erreala dagoela adierazten du.
Saussure azpimarratzen du zientzia linguistikoak duen  beharra hizkuntza eta hizkeraren arteko diferentzian, beraien izaera hain ezberdina izanik. Bakoitza aztertu behar da den bezala. Saussurek dio biak errealitateak bezala ezin direla banatu, baina bai aztertzeko, biak elkarri aztertu ezin direlako.
Hizkuntza lengoaiaren parte soziala da, bakarrik kontratu baten antzeko birtute bezala existitzen da, non pertsonek ezin dute ez moldatu ezta eratu ere ez eta Ikasketa bat behar da bere funtzionamendua ulertu eta ezagutzeko. Hizkera berriz, ekintza indibiduala da borondate eta inteligentzia pertsonek hizkuntzaren kodea erabiltzen dute espresatzeko.

b.      Paradigma eta sintagma
Erlazio sintagmatiko edo sintaktikoaà esaldi batean parte hartzen duten elementuen arteko erlazioak (elementuak hitzak edo kategoria gramatikalak izan daitezke).

Paradigmaà kutxak lirateke nolabait esateko, (aditzak, izenak…), esaldiak sortzeko hemendik hartzen ditugu. Erlazio sintagmatikoa eginez esaldia lortzen dugu.

c.       Diakronia eta sinkronia

Diakronikoaà denboran zehar zer nolako aldaketak izan dituen hizkuntzak (zer ikasiko genuke? Historia, zer nolako aldaketak jaso dituen).

Sinkronianà unean unekoa, sinkronia berean, denak elkarrekin.

Honek ekarri zuen hizkuntzak ikasterako orduan jendeak nola ikasten zuen.

Hizkuntza sinkronikoki ikastea existitzen den bezala aro batean esan nahi du. Horrek hizkuntza sistema bezala ikastea permititzen du. Hizkuntza diakronikoki ikastea berriz, denboraldi batean ikastea da eta ez du sistema bat bezala ikasten uzten. Linguistika diakronikoak hizkuntzaren gertaera bat hautatzen du eta ikertzen du bere eboluzioa posible den arte.

d.      Le signifié + Le signifiant (Adierazia eta adierazlea) = Le signe (zeinu linguistikoa)

Adierazia: zer esan nahi dugun
Adierazlea: nola esaten dugun


FERDINAND DE SAUSSURE

1. Ferdinand de Saussure

-          Biografia

Ferdinand de Saussure Genevan jaio zen 1857ko azaroarem 26an eta Vufflens le Chateau 1913ko otsailaren 22an. Hizkuntzalari suitzarra izan zen eta estrukturalismoaren sortzailea kontsideratzen da.  

Bere lanak hizkuntzaren oinarriak irauli eta aldarazi egin zituen. Hala ere, lanik esanguratsuena Hizkuntzalaritza Orokorreko Ikastaroa da. Dena den, bere ikasle bat izan zen Ferdinand hil ondoren lan hau argitaratu zuena.

-          Saussureren dikotomiak

o    Hizkuntza eta hizketa
o    Hizketa eta hitza
o    Paradigma eta sintagma: Paradigma batean izenak, aditzak eta denbora aditzondo eta aditzlagunak eta sintagman paradigma horiek erlazionatzen dira.

o    Diakronia eta sinkronia: denboraren joan etorrian hizkuntza baten izandako aldaketak, bere historia.

2. J.Tusón (1989)

-          Zer esan nahi du esaldi honek? “Hizkuntza bat tresna sinboliko bat...” Ahozko hizkuntza edozein gizartetan aurki daitekeen tresna da. Harremanak eratzeko, elkarreragina izateko… ezinbestekoa baita.

-          Zer nolako murrizketak ezartzen zaizkio giza komunikaziorako tresna horri? Hizkuntza ahoz bai idatzizko zerbait izaki ahozko hizkuntza da edozein gizarteko oinarria. Idatziko hizkuntza ahozkoaren ondoren garatutakoa baita.
-          Pentsamenduaren eta hizkuntzaren arteko loturak. Hizkuntza gure pentsamendua antolatzeko instrumentua dugu eta inguratzen gaituen ezagutzak eta mundua interpretatzeko gaitasunak banako bakoitzaren garapen maila zehazten du.

3. Goody (1977)

-          Biografia: Jack Goody 1919.urtean jaio zen Londresen. Gizartearen inguruko lanetan aritu zen eta antropologoa zen. Horretaz gain kultura ezberdinak ikasi zituen. 20 urterekin Cambridgen matrikulatu zen soziologia ikasteko, baina ezin izan zuen bukatu bigarren munduko gerra zela eta.

-          Zer gertatzen da hizkuntza idatziaz jabetzen garenean? Hizkuntza idatzira sarrera izateak, alde batetik, alderdi kognitiboren aldaketa eta bestetik, antolaketa sozialaren aldaketa dakar berarekin. Hizkuntza idatziak mantendu eta erlazionatu egiten du bai sinismena, bai teknika etab. kritika eta trasmisioa bermatuz.

4. Zer dakar hizkuntza bat ikasteak?

-          Artikuluan zehazten diren esan eta zuek proposatzen duzuen beste bat gehitu.

5. Hizkuntz trebetasunak

-          Zer suposatzen du ikuspegi funtzionalista eta komunikatibo bat izateak?


6. 60ko hamarkadaz geroztik

o    Zergatik dira ezagunak Austin eta Searle? 60tik aurrera indarra eta inportantzia ematen diote hizkuntzaren erabilerari. Eta horien bidez lortu ahal duzunari.

o    Nor zen Wittgenstein? Filosofo bat izan zen. Matematika eta hizkuntza erlazionatu zuen.

o    Zeri deritzo “hizketa ekintza”? Bidali duzun idatzizko zein ahozko mezu bat kodifikatu eta deskodifikatzea.

o    Zeri deitzen diogu “erabilera”? Komunikazioari deritzogu, komunitatzeko ikasten dugun hizkuntza.

o    Zein da “ezagutza” eta “erabilera” kontzeptuen arteko ezberdintasuna? Hizkuntza baten inguruan dakizuna da ezagutza eta erabilera dakizun hori erabiltzen jakitea. Hala ere, hizkuntza bat jakin arren, ez du esan nahi erabiltzen dakizunik.

o    Zer esaten du Txepetxek?

7. Gaitasunak

-          Gaitasun linguistikoak

o    Zer da? Egile bat aipatu. Hizkuntza baten alderdi sintaktiko, gramatikal eta hiztegikoan erreferentzia egiten dion gaitasuna da. (Noam Chomsky).

o    Competence & performance. Gaitasun linguistikoa & gaitasun hori eskuratu duenean gai da erabiltzeko.

o    Language & langue: hizkuntza (euskara), ez zara gai euskara oso batean hitz egiteko, baikoitzak bere euskaran hitz egiten du.

-          Gaitasun komunikatibo

o    Zer da? Egile bat aipatu. Gaitasun linguistikoa eta pragmatikoa hartzen ditu bere gain. Hizkuntzaren alderdi gramatikal, morfosintaktiko, lexikoari dagokiona… menperatzeaz gain, gizartean era egokian erabiltzea da. (erregistro egokia, lekua, zer esan behar den, errutina komunikatiboa…)

-          Gaitasun pragmatikoa

o    Zer da? Gaitasun soziala deitu ahal dugu eta bere gain hartzen ditu hizkuntza era egokian erabilzeko ezagutza eta gaitasun oro.

8. Ikuspegi komunikatiboak

-          Zein da ikuspegi hauen helburu nagusia? Hizkuntzaren alderdi gramatikala era egokian erabiltzeaz baino haratago doa, hizkuntzaren bidez komunikatzeko ahalmenari erreferentzia egiten baitio.

-          Ikasleak nola egiten du lan gelan? Era aktibo eta parte hartzen handiagoarekin. Modu honetan motibazioa sustatzeko asmoz.

-          Ama hizkuntzaren irakaspenean erabilgarria da? Nola? Bai, ama hizkuntza haurren errealitate hurbilaren eta testuinguruaren adierazgarri delako.

9. Makrotrebetasunak

-          Hizkuntzaren erabilera lau modu ezberdinetara gauzatu daiteke gizabanakoak hartzen duen paperaren arabera:

o    Zeintzuk dira makrotrebetasun linguistiko hauek eta grafiko batean azaldu.


HARTZAILEA
SORTZAILEA
AHOZ
Entzun
Mintzatu
IDATZIZ
Irakurri
Idatzi


10. Hizkuntzaren erabilera

-          Zer da ARRUE proiektua? ARRUE proiektua ikasleen eskola giroko hizkuntza erabileraren inguruko ikerketa-ildo bat da.

o    Non egin da? EAE eskoletan.

o    Zer neurtzen du? Ikasleen hizkuntzaren erabilera

o    Zer nolako ondorioak izan ditu?

§  Ikaskideen arteko euskara erabilera gelan: LMH4n euskaraz beti edo gehienetan egiten dutenak %60 dira eta DBH2n, berriz, %28. Gaztelania beti edo gehienetan erabiltzen duen multzoa LMH4ko ikasleen %25a da eta DBH2ko ikasleen %60a.

§  Ikaskideen arteko eukara erabilera patioan: Bi ikasmailatan, ikaskideekin jolaslekuan beti edo gehienetan gaztelaniaz egiten dute.

§  Ikasleak irakasleekin gelan: LMH4ko ikasleen erdiak baino gehiagok (%53) beti euskaraz egiten die irakasleei gelan. DBH2n euskaraz beti edo gehienetan egiten dietenen taldea LMH4n baino 12 puntu txikiagoa da, baina hala ere, bi ikasmailatan joera nagusia da ikasleek irakasleari euskaraz egitea gela barruan. Gelan beti edo gehienetan irakasleari gaztelaniaz egiten dietenen proportzioa %13koa da LMH4n eta bikoitza DBH2n (%26).


o    Interneten informazioa bilatu txosten horren inguruan

http://www.irekia.euskadi.net/assets/attachments/2802/Arrue_Prentsaurrekoa_eus.pdf?1359118341




Arana, Azpilikueta, Beriain, Celigueta, Cortezon, Huarte = NUP Magisteritza HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA II = Irakaslea: Lopez-Mugartza, JK

PRAGAKO ZIRKULUA

Wikipediatik hartuta

PRAGAKO ZIRKULU LINGUISTIKOA
https://eu.wikipedia.org/wiki/Pragako_zirkulu_linguistikoa

Pragako zirkulu linguistikoa edo "Pragako eskola" estrukturalismoan oinarritzen den hizkuntzalaritza korrontea da. Zirkulu honen sortzaileek beraien lanak hizkuntza eta literaturaren inguruan garatu zituzten eta lengoaia osotasun bat zela aldarrikatu zuten.

Korronte honek lau etapa izan zituen: taldearen hastapenetatik 1929ko tesiak argitaratu ziren arte, 1929tik 1934ra; 1934tik 1938ra eta azkenik, 1938tik 1948ra.


1926.urtean Pragako Zirkulu Linguistikoa antolatu zen Vilem Mathesiusen zuzendaritzapean eta berak ospatutako bilera hauetan ez zuten bakarrik literatura eta hizkuntzan adituek parte hartu, baizik eta hizkuntzen azterketan ziharduenek ere hartu zuten parte. Hasiera-hasieratik ekintza linguistiko eta estetikoen inguruko ikerketen ardura hartu zuten eta Jakobson nabarmendu zen hasiera batetik askok bera sortzailetzat jotzeko muturreraino.


Aristokraziako familia batean jaio zen Troubetzkoy.  Unibertsitatean hizkuntza indoeuroparren gramatika konparatua ikasi zuen. Kaukasoko hizkuntzak, sanskritoa eta hizkuntza avestikoa ikasi zituen
Irakasle izan zen Moskun, eta Iraultza ondoren Rostoven, Istanbulen, Sofian eta, azkenik, Vienan. Saussure eta Baudouin de Courtenay hizkuntzalarien jarraitzailea zen; harreman handia izan zuen Roman Jakobsonhizkuntzalariarekin eta Pragako eskolaren lanetan parte hartu zuen. 1928tik aurrera fonologia izan zuen azterketa eta lan guztien ardatza. Trubetskoi izan zen hizkuntzaren alderdi fonetikoa sistematizatu eta fonemaren definizio zientifikoa eman zuen lehena. Fonemak oposizio bidez sailkatu zituen eta horien tipologia finkatu zuen; alegia, estrukturalismoahizkuntzaren alderdi fonikoari aplikatu zion. Fonologiaren oinarriak jarri zituen eta teoria bakartuak bateratu eta sistematizatu zituen.

Roman Osipovitx Jakobson: BIOGRAFIA
https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c03212/eu_j_0204/j0204.html
https://eu.wikipedia.org/wiki/Roman_Jakobson


Errusiar hizkuntzalari eta filologoa (Mosku, 1896 - Boston, 1982). Filologo gisa, errusiera eta hizkuntza eslaviarrak aztertu zituen bereziki eta, hizkuntzalaritzaren alorrean, estrukturalismoaren molde berriak urratu zituen. Hark sortu zuen Pragako Eskola, Trubetzkoy eta Karcevskijhizkuntzalariekin batera, Ferdinand Saussurehizkuntzalari suitzarraren teorietan oinarrituta. Errusierari eta eslaviera zaharrari buruz eginiko azterketen ildotik, fonologia estrukturalistaren oinarriak finkatu zituen. M. Halle eta G. M. Fant lankideekin fonologiaren teoria berritu zuen. Haurren hizkera eta afasia-arazoak ere izan zituen aztergai (Studies on Child Language and Aphasia). Orobat, hizkuntzalaritzaren eta poetikaren arteko harremanez egin zituen azterketak.


Yeray, Iturri, Paternain, Gastaminza eta Izai = NUP Magisteritza = HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA II = Irak. LOPEZ-MUGARTZA, JK