1. Ferdinand de Saussure
- Biografia
Ferdinand de Saussure Genevan jaio zen 1857ko azaroarem 26an eta Vufflens le Chateau 1913ko otsailaren 22an. Hizkuntzalari suitzarra izan zen eta estrukturalismoaren sortzailea kontsideratzen da.
Bere lanak hizkuntzaren oinarriak irauli eta aldarazi egin zituen. Hala ere, lanik esanguratsuena Hizkuntzalaritza Orokorreko Ikastaroa da. Dena den, bere ikasle bat izan zen Ferdinand hil ondoren lan hau argitaratu zuena.
- Saussureren dikotomiak
o Hizkuntza eta hizketa
o Hizketa eta hitza
o Paradigma eta sintagma: Paradigma batean izenak, aditzak eta denbora aditzondo eta aditzlagunak eta sintagman paradigma horiek erlazionatzen dira.
o Diakronia eta sinkronia: denboraren joan etorrian hizkuntza baten izandako aldaketak, bere historia.
2. J.Tusón (1989)
- Zer esan nahi du esaldi honek? “Hizkuntza bat tresna sinboliko bat...” Ahozko hizkuntza edozein gizartetan aurki daitekeen tresna da. Harremanak eratzeko, elkarreragina izateko… ezinbestekoa baita.
- Zer nolako murrizketak ezartzen zaizkio giza komunikaziorako tresna horri? Hizkuntza ahoz bai idatzizko zerbait izaki ahozko hizkuntza da edozein gizarteko oinarria. Idatziko hizkuntza ahozkoaren ondoren garatutakoa baita.
- Pentsamenduaren eta hizkuntzaren arteko loturak. Hizkuntza gure pentsamendua antolatzeko instrumentua dugu eta inguratzen gaituen ezagutzak eta mundua interpretatzeko gaitasunak banako bakoitzaren garapen maila zehazten du.
3. Goody (1977)
- Biografia: Jack Goody 1919.urtean jaio zen Londresen. Gizartearen inguruko lanetan aritu zen eta antropologoa zen. Horretaz gain kultura ezberdinak ikasi zituen. 20 urterekin Cambridgen matrikulatu zen soziologia ikasteko, baina ezin izan zuen bukatu bigarren munduko gerra zela eta.
- Zer gertatzen da hizkuntza idatziaz jabetzen garenean? Hizkuntza idatzira sarrera izateak, alde batetik, alderdi kognitiboren aldaketa eta bestetik, antolaketa sozialaren aldaketa dakar berarekin. Hizkuntza idatziak mantendu eta erlazionatu egiten du bai sinismena, bai teknika etab. kritika eta trasmisioa bermatuz.
4. Zer dakar hizkuntza bat ikasteak?
- Artikuluan zehazten diren esan eta zuek proposatzen duzuen beste bat gehitu.
5. Hizkuntz trebetasunak
- Zer suposatzen du ikuspegi funtzionalista eta komunikatibo bat izateak?
6. 60ko hamarkadaz geroztik
o Zergatik dira ezagunak Austin eta Searle? 60tik aurrera indarra eta inportantzia ematen diote hizkuntzaren erabilerari. Eta horien bidez lortu ahal duzunari.
o Nor zen Wittgenstein? Filosofo bat izan zen. Matematika eta hizkuntza erlazionatu zuen.
o Zeri deritzo “hizketa ekintza”? Bidali duzun idatzizko zein ahozko mezu bat kodifikatu eta deskodifikatzea.
o Zeri deitzen diogu “erabilera”? Komunikazioari deritzogu, komunitatzeko ikasten dugun hizkuntza.
o Zein da “ezagutza” eta “erabilera” kontzeptuen arteko ezberdintasuna? Hizkuntza baten inguruan dakizuna da ezagutza eta erabilera dakizun hori erabiltzen jakitea. Hala ere, hizkuntza bat jakin arren, ez du esan nahi erabiltzen dakizunik.
o Zer esaten du Txepetxek?
7. Gaitasunak
- Gaitasun linguistikoak
o Zer da? Egile bat aipatu. Hizkuntza baten alderdi sintaktiko, gramatikal eta hiztegikoan erreferentzia egiten dion gaitasuna da. (Noam Chomsky).
o Competence & performance. Gaitasun linguistikoa & gaitasun hori eskuratu duenean gai da erabiltzeko.
o Language & langue: hizkuntza (euskara), ez zara gai euskara oso batean hitz egiteko, baikoitzak bere euskaran hitz egiten du.
- Gaitasun komunikatibo
o Zer da? Egile bat aipatu. Gaitasun linguistikoa eta pragmatikoa hartzen ditu bere gain. Hizkuntzaren alderdi gramatikal, morfosintaktiko, lexikoari dagokiona… menperatzeaz gain, gizartean era egokian erabiltzea da. (erregistro egokia, lekua, zer esan behar den, errutina komunikatiboa…)
- Gaitasun pragmatikoa
o Zer da? Gaitasun soziala deitu ahal dugu eta bere gain hartzen ditu hizkuntza era egokian erabilzeko ezagutza eta gaitasun oro.
8. Ikuspegi komunikatiboak
- Zein da ikuspegi hauen helburu nagusia? Hizkuntzaren alderdi gramatikala era egokian erabiltzeaz baino haratago doa, hizkuntzaren bidez komunikatzeko ahalmenari erreferentzia egiten baitio.
- Ikasleak nola egiten du lan gelan? Era aktibo eta parte hartzen handiagoarekin. Modu honetan motibazioa sustatzeko asmoz.
- Ama hizkuntzaren irakaspenean erabilgarria da? Nola? Bai, ama hizkuntza haurren errealitate hurbilaren eta testuinguruaren adierazgarri delako.
9. Makrotrebetasunak
- Hizkuntzaren erabilera lau modu ezberdinetara gauzatu daiteke gizabanakoak hartzen duen paperaren arabera:
o Zeintzuk dira makrotrebetasun linguistiko hauek eta grafiko batean azaldu.
| HARTZAILEA | SORTZAILEA |
AHOZ | Entzun | Mintzatu |
IDATZIZ | Irakurri | Idatzi |
10. Hizkuntzaren erabilera
- Zer da ARRUE proiektua? ARRUE proiektua ikasleen eskola giroko hizkuntza erabileraren inguruko ikerketa-ildo bat da.
o Non egin da? EAE eskoletan.
o Zer neurtzen du? Ikasleen hizkuntzaren erabilera
o Zer nolako ondorioak izan ditu?
§ Ikaskideen arteko euskara erabilera gelan: LMH4n euskaraz beti edo gehienetan egiten dutenak %60 dira eta DBH2n, berriz, %28. Gaztelania beti edo gehienetan erabiltzen duen multzoa LMH4ko ikasleen %25a da eta DBH2ko ikasleen %60a.
§ Ikaskideen arteko eukara erabilera patioan: Bi ikasmailatan, ikaskideekin jolaslekuan beti edo gehienetan gaztelaniaz egiten dute.
§ Ikasleak irakasleekin gelan: LMH4ko ikasleen erdiak baino gehiagok (%53) beti euskaraz egiten die irakasleei gelan. DBH2n euskaraz beti edo gehienetan egiten dietenen taldea LMH4n baino 12 puntu txikiagoa da, baina hala ere, bi ikasmailatan joera nagusia da ikasleek irakasleari euskaraz egitea gela barruan. Gelan beti edo gehienetan irakasleari gaztelaniaz egiten dietenen proportzioa %13koa da LMH4n eta bikoitza DBH2n (%26).
o Interneten informazioa bilatu txosten horren inguruan
http://www.irekia.euskadi.net/assets/attachments/2802/Arrue_Prentsaurrekoa_eus.pdf?1359118341
Arana, Azpilikueta, Beriain, Celigueta, Cortezon, Huarte = NUP Magisteritza HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA II = Irakaslea: Lopez-Mugartza, JK