2019/11/26

Monday, April 16, 2012

HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT

Olerkari adixkidea,


3 garren ''Hatsaren,Eguna'' ,
''Zorroka'' Euskara taldeak eta  Berriozar-reko Udalak egituratua,
Berriozar-ren ,Udal Liburutegian,

 iraganen da 
,
Astelehenean, Apirilaren 23an, ,(Liburuaren Nazioarteko Egunean) ,
arratsaldeko 7 etan
musikaldi eta Olerki irakurketa batekin.

Nahi edo  ahal  badezu,
beste parte hartzale guziokin batera,

egun horretan,
zure olerki bat edo bi irakurri
,
etorri !
Denontzat tokia izango da !

Tuesday, February 5, 2013

ELKAR HEZI IKASTETXEA

Otsailaren zortzian, ostiralean, OƱatiko Santa Ana Antzokian, 19:00etan egingo den ekitaldia ELKAR HEZI IKASTETXEAk  komunitateari hala nola herriari erakutsi nahi dion esker oneko oparia izan nahi du. Ikastetxeak, aspaldi, bestelako jardunetan euskal kulturaren suspertze eta sustatze lanetan aritu den bezala, oraingoan ere berori modu berezi batez egitea bururatu zaio, herrigintzan arituz, ikasleak ekitaldi erreal baten kudeatzaile eta eragile zuzenak izanez. Ekitaldi hau aurrera eramateko ikasleak talde desberdinetan antolatu dira: protokoloa, sormen-artistikoa, komunikabideak, diru-finantziazioa, argazkiak-bideoa, aurkezleen taldea. Hala Euskal Herrian ezagun diren aspaldiko eragileekin arituko dira mahainguru bat antolatuz. Bertaratuko diren eragileak: Peio Ospital-Pantxoa eta Peio bikotekoa-, Jon Maia, bertsolaria, eta  Alex Sardui, Gatibu taldeko kantaria, izango dira. Hiru eragile orpoz orpo, buruz buru ikasleekin esku hartze zuzenean. Era berean, ELKAR HEZI IKASTETXEAk euskaran hala nola poesiaren bidez sentiberatasuna bultzatu duen HATSA ELKARTEAri  "EUSKERIA IXUKETAN saria" emango dio. Ekitaldian bestelako bost eragile ere sarituko dituzte.

Gonbidatuak zaudete guztiok ekitaldira.

Tuesday, February 5, 2013

HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT

Adixkide olerkaria,
hona hemen, gutun bat , Hatsa elkarteari,
eta,beraz gu denoi  idatzia.
Gure goraipatzea , euskal olerkizale gizartearen  goraipatzea da, 
zeren,inguramak ematen digun  arnas bizia, baitugu, denok, irensten.  
Elkar hezi ikastetxeak,  ere, hori ulertu du, 
 Euskararen erabilerarentzat ukan duen saria, 
gizarteari zor diola pentsatu  baitu.
Orduan onartzen badugu ohorezko ageri  hori
ez da harrotasunez baina bai ,erakusteko, 
gu, olerkariak , mundu honetako errezebitzale-aktoreak ere  garela
Hatsa elkartea 


Wednesday, May 8, 2013

4. HATSAREN EGUNA MAIATZAREN 14EAN


Olerkari laguna,

Olerkarien  ekintza batzuen  aztarnak,
blogean aurki ditaizke
 --Zornotza Amorrebieta 'Larrea' eskolako olerkari gazteeen irakurketa
--Senpereko ikastolak haurren ikuskizuna
--Maite Toledo-ren liburu aurkezpena,
--''Maiatz'' en Solasaldiak  eta abar....
 Nahi dizugu ere oroitarazi :
 '' 4 garren Hatsaren eguna''
   Maiatzaren 14ean 
 arratseko 7ak eterditan
 Berriozarreko liburutegian
     iraganen dela 
( Zorroka-ren  Iragarkia, blogean ikusi)
 Beste urtetan bezala, gomita 
olerkizale guzioi idekia da.
Helburua :
zonbait olerkien irakurtzea,eta, 
momento  goxo bat elkarrekin iragaitea 
Zalantzarik gabe, etorri  !

Wednesday, May 8, 2013

Tere Irastortza euskaraz eta euskal poesiaz New Yorken


http://www.etxepareinstitutua.net/wp-content/uploads/2013/05/tere2-new-yorken-400x289.jpg

http://www.etxepareinstitutua.net/2013/05/tere-irastortza-euskaraz-eta-euskal-poesiaz-new-yorken/

Wednesday, May 8, 2013

HATSAREN EGUNA BERRIOZARREN, MAIATZAREN 14AN


Tuesday, May 14, 2013

Olerkarien eguna HATSAren eskutik

Olerkarien eguna 2013

http://olerkarieneguna3.blogspot.com.es/



AURREKO(2011 eta 2012)  OLERKI 


EGUNEN ARGAZKIAK ETA AGERIAK  


GUNE HONETAN DIRA:
HTTP://OLERKARIEN-EGUNA1.BLOGSPOT.FR/ 
HTTP://OLERKARIENEGUNA2.BLOGSPOT.FR/ 
Informazioak ukaiteko,

Izenen gainean klik bat egin behar da,

eta, berriz Blogera itzultzeko,

 gain gainean den  

 ezkerreko gezi ttikiaren barnean,

beste klik bat sakatu