2019/11/26

Monday, April 16, 2012

HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT

Olerkari adixkidea,


3 garren ''Hatsaren,Eguna'' ,
''Zorroka'' Euskara taldeak eta  Berriozar-reko Udalak egituratua,
Berriozar-ren ,Udal Liburutegian,

 iraganen da 
,
Astelehenean, Apirilaren 23an, ,(Liburuaren Nazioarteko Egunean) ,
arratsaldeko 7 etan
musikaldi eta Olerki irakurketa batekin.

Nahi edo  ahal  badezu,
beste parte hartzale guziokin batera,

egun horretan,
zure olerki bat edo bi irakurri
,
etorri !
Denontzat tokia izango da !

Tuesday, February 5, 2013

ELKAR HEZI IKASTETXEA

Otsailaren zortzian, ostiralean, OƱatiko Santa Ana Antzokian, 19:00etan egingo den ekitaldia ELKAR HEZI IKASTETXEAk  komunitateari hala nola herriari erakutsi nahi dion esker oneko oparia izan nahi du. Ikastetxeak, aspaldi, bestelako jardunetan euskal kulturaren suspertze eta sustatze lanetan aritu den bezala, oraingoan ere berori modu berezi batez egitea bururatu zaio, herrigintzan arituz, ikasleak ekitaldi erreal baten kudeatzaile eta eragile zuzenak izanez. Ekitaldi hau aurrera eramateko ikasleak talde desberdinetan antolatu dira: protokoloa, sormen-artistikoa, komunikabideak, diru-finantziazioa, argazkiak-bideoa, aurkezleen taldea. Hala Euskal Herrian ezagun diren aspaldiko eragileekin arituko dira mahainguru bat antolatuz. Bertaratuko diren eragileak: Peio Ospital-Pantxoa eta Peio bikotekoa-, Jon Maia, bertsolaria, eta  Alex Sardui, Gatibu taldeko kantaria, izango dira. Hiru eragile orpoz orpo, buruz buru ikasleekin esku hartze zuzenean. Era berean, ELKAR HEZI IKASTETXEAk euskaran hala nola poesiaren bidez sentiberatasuna bultzatu duen HATSA ELKARTEAri  "EUSKERIA IXUKETAN saria" emango dio. Ekitaldian bestelako bost eragile ere sarituko dituzte.

Gonbidatuak zaudete guztiok ekitaldira.

Tuesday, February 5, 2013

HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT

Adixkide olerkaria,
hona hemen, gutun bat , Hatsa elkarteari,
eta,beraz gu denoi  idatzia.
Gure goraipatzea , euskal olerkizale gizartearen  goraipatzea da, 
zeren,inguramak ematen digun  arnas bizia, baitugu, denok, irensten.  
Elkar hezi ikastetxeak,  ere, hori ulertu du, 
 Euskararen erabilerarentzat ukan duen saria, 
gizarteari zor diola pentsatu  baitu.
Orduan onartzen badugu ohorezko ageri  hori
ez da harrotasunez baina bai ,erakusteko, 
gu, olerkariak , mundu honetako errezebitzale-aktoreak ere  garela
Hatsa elkartea 


Wednesday, May 8, 2013

4. HATSAREN EGUNA MAIATZAREN 14EAN


Olerkari laguna,

Olerkarien  ekintza batzuen  aztarnak,
blogean aurki ditaizke
 --Zornotza Amorrebieta 'Larrea' eskolako olerkari gazteeen irakurketa
--Senpereko ikastolak haurren ikuskizuna
--Maite Toledo-ren liburu aurkezpena,
--''Maiatz'' en Solasaldiak  eta abar....
 Nahi dizugu ere oroitarazi :
 '' 4 garren Hatsaren eguna''
   Maiatzaren 14ean 
 arratseko 7ak eterditan
 Berriozarreko liburutegian
     iraganen dela 
( Zorroka-ren  Iragarkia, blogean ikusi)
 Beste urtetan bezala, gomita 
olerkizale guzioi idekia da.
Helburua :
zonbait olerkien irakurtzea,eta, 
momento  goxo bat elkarrekin iragaitea 
Zalantzarik gabe, etorri  !

Wednesday, May 8, 2013

Tere Irastortza euskaraz eta euskal poesiaz New Yorken


http://www.etxepareinstitutua.net/wp-content/uploads/2013/05/tere2-new-yorken-400x289.jpg

http://www.etxepareinstitutua.net/2013/05/tere-irastortza-euskaraz-eta-euskal-poesiaz-new-yorken/

Wednesday, May 8, 2013

HATSAREN EGUNA BERRIOZARREN, MAIATZAREN 14AN


Tuesday, May 14, 2013

Olerkarien eguna HATSAren eskutik

Olerkarien eguna 2013

http://olerkarieneguna3.blogspot.com.es/



AURREKO(2011 eta 2012)  OLERKI 


EGUNEN ARGAZKIAK ETA AGERIAK  


GUNE HONETAN DIRA:
HTTP://OLERKARIEN-EGUNA1.BLOGSPOT.FR/ 
HTTP://OLERKARIENEGUNA2.BLOGSPOT.FR/ 
Informazioak ukaiteko,

Izenen gainean klik bat egin behar da,

eta, berriz Blogera itzultzeko,

 gain gainean den  

 ezkerreko gezi ttikiaren barnean,

beste klik bat sakatu

Wednesday, May 15, 2013

HATSAREN LAUGARREN EGUNA BERRI(P)O(ZA)RREN

 Berriozar. 4 garren  ''Hatsaren eguna'' Ageri-Iragarkia 

Hona hemen atzoko ekimenaren bildumatxo bat eta talde argazki bat 
Hauk denak bloge honetan aurki ditaizke:http://olerkarieneguna3.blogspot.fr/
                                          Auxtin
 

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiwQ29onPcYUdSYlohNATBhSqPu_YyXuLg8iWFMjH7LqceuB5v1SkS4ciWAecXr6Nz_2ctZJ-_LC73LROUApvg19f8KgIq9RL0OiHvOOt00M4cG6pSeAtQTZU5RkkHQ9QmTkhq0hkVGdbM/s1600/Berrioz2013.jpg

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhCZbakqPWFDWRVR1IKGlWhDVziqv0h9907dtycvS-OuMv-E-aYGu8brfu-9ZBQhIieqlfp7oRUnjPZIvzObyiUyo_DBSDmr3YiSkBQjEVaBqXwREkRmakvdG5ql0RmxGNQbQZad2k50wU/s1600/DSvvvvoooC07925.jpg

Beste argazki batzu hemen:  
https://picasaweb.google.com/115218159657677801783/HatsarenIVEgunaBerriozarren?authuser=0&feat=directlink






Tuesday, July 16, 2013

HATSA ELKARTEA 1813 URTEKO OSPAKIZUNEN AURREAN
 
Noizbait idatzi izan dut....

Duela 200 urte , Napoleonek, Espanian egin gerla ren porrotaren ondorioak eta malurrak, gure eskualdeko eremu eta jendeek behar izan zituzten lazgarriki jasan .Garai honetan, eskuin eta ezker, bai liburu, bai erakusketa bai oroitzarreak antolatuz , nahi da jendeari,zehazki erakutsi ,nola, denbora haietako gertakizunak iragan ziren .Ber-oroitzapenaretze lan hoiekin, diote, betiko pitokeriak etorkizunean ez daitezen errepikatu, ezagutzen ez dugun historia behar dugula jakin , beste arrazoin mila ere baliezke, gehienetan ekonomikoak eta politikoak, bainan , hauk buru gibeletan daude ,ez dira garbiki azaltzen.
Orain arte ikusi ditudan argitalpenetan , ez dut kasik **nehon ikusi biktima baten gizakitasunezko elhe bat ,ez soldadoen gandik ,ez eta , gerla jasan dutenen gandik ere .Alta , denak gizakiak ziren.. Soldadoak ez ziren bakarrik armada baten automatoak ,denek familia bat bazuten,.pentsatzen dut ere ,nehork, bere burua hilik, gerlan ,ikusi ez zuela nahi izanen .Nun dira ere biktima zibilen orroak, negarrak, lastimak . Nun dira pekatu dituztenen lekukotasun publikoak. Zoin liburutan  ???
Gerlak dituen ''collateral'' aldameneko desmasiak ,nahi ala ez ,norbaitek jasan ditu, eta ,hori, nehun ez da kasik agertzen. Armadako ekintzak xeheki baino xehekiago maletak betetako dokumentuetan badira, baina , bere etxea soldaduek erre zionaren nigarrak, nun dira , nork esplikatu du, zer jasan izan zuen. Bere izena, menturaz agertuko da zerrenda batean, baina...bere penak ,bere desesperazioa...nun..?
Diru mila emanen da, duela 200 urte gertatu gerla ren « scenario''flon flon''eta itxurakerientzat, Hollywood-eko zinema-studiotan ikusten diren ber-eraikitze modukoak. Ez dakit horiek nun duten egiazko sentimena, ikusgarri baten gisa ,ederra naski, baina neretzat, komedia hutsa ! Jende batzuek , naski, lehengo jauntzi eta mozorroekin , haurrak bezala, gerla fiktibo baten egitea ,maite lukete .Ahantzten dute, zinez odolez hustu direnek, ez zuketela segur preziatuko beren ziminokeria .
Maizetan , gerla egiten dutenek ez dute bizi izan dutenen izigarrikerietaz mintzatu nahi eta beste batzuek,bereziki gerla egin ez dutenek, kirurgian bezala , gerlaren ekintzen izpi guziak ,zehazki, gorpu hil baten barnean bezala , ikertzen dituzte . Batzuek ahantzi ,eta, besteeek sobera oroitu ! Baina maluruski,denek, iduritzen zait ez dutela gerlari, apologia bat baizik egiten .Mendez mende guduak milaka egin dira,milaka ere liburuak, haukien zehazteko, eta aldi oroz, armak ez dira ixildu, alderantziz, gero eta gehiago gehitu eta ''sofistikatu''.Garai honetan , duela 200 urte bezala gerla dago nun nahi .Dago ere gerla ekonomiko bat , nun biktimak ixilean erortzen diren euliak bezala . Gerletan ematen diren diru eta indarrek, miletan miseria gaindituko lukete. Erraten da , 2 tanken prezioarekin Frantziako urteko miseria ezabatu litaikela. Gerletaz ixilik egon edo sobera eletsu izan , 1813 ko ospakizunen bazterretik , nahiko nuke utopikoa izan, atzoko gerlak ahanzteko eta biharkoak ez ikusteko, zoin errex litaiken, egunetik biharrerat armak egitetik mundu osoa gelditzen balitz !Xixe!
Auxtin Zamora

** salbu Pertsu batzu Bidarteko Mattin laborariak idatziak





Un jour j'ai dƻ Ʃcrire...

Il y a deux cent ans, suite aux consƩquences de la dƩfaite des armƩes de NapolƩon en Espagne, nos anciens , des deux cƓtƩs des PyrƩnƩes ,durent subir bien des malheurs .
En ce moment ,un peu partout, on veut relater et faire connaître en détail le déroulement et les pourquoi des événements tragiques d'alors, en éditant des livres, en faisant des expositions, en érigeant des mémoriaux, qui font souvent prétendre, que le fait de rappeler les ignominies du passé à la mémoire des gens, les empêcherait de les renouveler dans le futur. On pourrait aussi sans doute supposer , qu'il y a encore, bien d'autres prétextes,.. mettons ...économiques ou politiques , mais ceux-la se trouvent à l'intérieur des têtes , cachés dans des arrières -pensées ,donc, non divulgués...
Parmi toutes les publications qui traitent le sujet, jusqu'Ć  prĆ©sent, je n'ai pratiquement pas vu **d'Ć©vocation humanitaire des victimes, ni, d'ailleurs, des soldats eux-mĆŖmes. Pourtant, que je sache , c'Ć©taient tous des ĆŖtres humains . Les soldats n'Ć©taient pas seulement des automates des armĆ©es, ils avaient tous une famille, et je pense aussi qu'aucun d'entre eux ,n'aurait voulu se voir gisant sur le champ de bataille. Où se trouvent les hurlements , les pleurs, les peines des victimes civils .. ou se trouvent leurs tĆ©moignages ...dans quels livres ??
Les dommages collatĆ©raux de la guerre , qu'on le veuille ou non ,des milliers de personnes les endurent, mais peu les explicitent. Les rapports dĆ©taillĆ©s des actions des armĆ©es remplissent des malles et des malles dans les centres d'archives nationaux, par contre, qui dira ce qu'a endurĆ©, celui qui a vu sa maison brĆ»lĆ©e par les soldats. Son nom apparaĆ®tra peut-ĆŖtre dans une liste, mais son dĆ©sespoir ???
On va dĆ©penser des milles et des milles pour Ć©riger des scenarii avec flon flon dignes des studios d'Hollywood afin de faire des reconstitutions de batailles que personne n'a connues. Beaux spectacles , pour sĆ»re, mais vide de vrais sentiments, ce me semble . Certains s'amuseraient comme des enfants Ć  faire la guerre , dĆ©guisĆ©s en soldats plus vrais que nature , n'oublieraient-ils pas , de se demander si, celui qui, dans un champ de bataille ,se voyait rĆ©ellement se vider de son sang, aurait pu, autant qu'eux mĆŖmes , apprĆ©cier leur pantomime !
Souvent ceux qui ont fait la guerre , ne veulent pas parler des atrocitƩs qu'ils ont vƩcu , et, d'autres ,et parmi eux, surtout ceux qui sont restƩs Ơ l'abri de leur Ʃtat major, se complaisent Ơ dissƩquer les moindres dƩtails des faits et gestes martiaux passƩs, comme un mƩdecin lƩgiste dissƩquerait les moindres recoins d'un cadavre.
Certains veulent tout oublier et les autres trop mémoriser . Malheureusement il me semble que tous, sont des apologistes de la guerre. De siècle en siècle, des milliers de guerres se sont déroulées, mais aussi des milliers de livres ont été écrits pour remplir et déborder les bibliothèques du monde entier ,et chaque fois, guerre après guerre, malgré les livres, les films, ou autres évocations , les armes se multiplient et se sophistiquent. En ce moment-même, comme il y a 200 ans ,les guerres réelles ou larvées existent par dizaine de par le monde, il serait impossible de toutes les citer. Nous entoure aussi ,une guerre économique qui fait que ses victimes tombent comme des mouches ,et , pourtant tout l'argent et l'énergie qu'on place dans les armes pourrait de loin enrayer la misère noire qu'ils subissent . Il se dit que l'équivalent du prix de revient de deux tanks couvriraient les besoins immédiats des nécessiteux français pendant un an .
Beaucoup de personnes se taisent et d'autres sont trĆØs prolixes, et si , par de-lĆ  les commĆ©morations des batailles de 1813,et de toutes les autres , les hommes devenaient utopistes!!!! . Il serait si facile de dĆ©crĆ©ter du jour au lendemain ,qu'il faut arrĆŖter de fabriquer des armes !!!AussitĆ“t dit , aussitĆ“t fait!!!Chiche !!!!
Auxtin Zamora
** sauf quelques pertsus en basque que Mattin,un laboureur de Bidart avait Ć©crit en pleurant !

Thursday, March 6, 2014

HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT

Olerkari Adixkidea

1) ''Hatsaren Poesia 2014 ''olerki bilduma egituratua da, eta, inprimetegian laister sartzekotan .
Aurten ere olerki idazleen zenbakia bihotz altxagarri zaigu .
103 olerkariek banazka , eta 215 bat taldeka, parte hartu dute . Lehen aldiko idatzi dutenen artean ditugu : De Matho Aragones Adriano//De Sosa Itxaso//Galdos Jon// Galdos Josu// Garmendia-Gomez Malen// Gezuraga Ander// Ibarzabal Nerea// Irastorza Adin//Jimenez Goio// Lasa Jokin// Mendizabal Jesus Mari// Mutiozabal Aritz// Odriozola Sustaeta IƱaki//Otamendi Aitor//Piarres Larzabal kolegioko, iazko eta aurtengo6 garrenekoak 2//rRekalt Titika//Usandizaga Miren//Zabala Edu// Zabala Telleria Leire. Esker beroenak denoi .
Hala ere, nunbait pena bat badugu, ikustean iragan urteetan parte hartu dutenetan, zonbait eskas direla . Ean datoren urterako animatzen diren ???Oraino 400 bat egun baditugu gure aintzinean  !!!

  1. Aurten ere ''Olerkarien eguna ''ospatu nahi dugu . Beste azken urtetan bezala, ontsa litaike , nor berak egitura dezan bere inguruan olerki ekitalditxo bat, pertsonalki edo bere lagunekin . Hatsa elkarteak lotura bat egingo luke 'Olerkarieneguna' ren blogearen bitartez . (Ikusi adibideak gure azken 3 urteetako ''olerkarieneguna''internet sareko blogetan)
    1. ''Hatsaren Poesia eguna '', Senpere Larraldean
    2. Apirilaren 6an ospatuko dugu, Igandearekin.

Arratsaldeko 4 etan liburu aurkezpena.
Gero ''Hatsaren Olerki bustiak 2014'' bideoaren proiekzioa , publikoari ere idekia .
Azkenik , olerki irakurketa eta arratsaldeko askari bat liburuan parte hartu dutenen artean ( ****** Izena eman Apirila 2a baino lehenago. Nahi duenak kutxa batean zerbait ematea eskatuko dugu)

  1. ''Hatsaren olerki bustiak '' bideoa , nahi dugu idazleek berek, igorritako argazki artistikoekin, moldatu.
    Jadanik zonbait eskuratu ditugu, baina beste batzu oraino ukan nahi gintuzke, beraz zalantzarik gabe , igorri zuen argazki berezi batzu . Guk testoak barnean grabatuko ditugu

Izan ontsa . Ikusi arte denoi !
Hatsa elkartearentzat,
Auxtin Zamora
Parte hartzale guzien izenak :
Agur-Meabe Miren//Aintziart Piarres//Akixo Kepa Zigor//Anduetza Agurtzane//Anduetza Maddi//Anselmi Luigi//Apaolaza Juan-Mari//Arkotxa Aurelia//Arruabarrena Marisa//Artze JoxAnton//Aurkerenena Joseba//Azkona Josetxo//Azkune Mendia IƱaki//Azpeitia Julen//Babiano Mikel//Bastarrika IƱaki//Beratarbide Idoia//Biscarry Thierry//Borda Itxaro//Casenave-Harigile June//Davant Jean-Louis//De Mata Aragoneses Adriano//De Sosa Itxaso// Ennio Oinatz//
Esteban Karmen//Etxamendi EƱaut//Etxezaharreta Luzien//Gabilondo Maite//Galarreta Xabier//Galdos Jon//Galdos Josu//Garmendia-Gomez Malen//Garzia-Etxandi Angel//Gezuraga Ander//Gilzu Luixa//Goietxe BeƱardo//Goitia Koldo//Gomez-Sarasola Itziar//Gonzalez Mikel//Gorrotxategi Aritz//Guillan Oier//Hormaetxe Hilario//Ibaibarriaga Imanol//Ibarguren Mikel//Ibarzabal Nerea//Igantziko eskolako 46 haur //Irastorza Adin//Irastorza Extefana//
Irigoien Imanol//Irigoien Joan-Mari//Irigoien Jokin//Iturrioz Andoni//Itzaina Xabier//Izkierdo Fertxu//Jimenez Goio//Jimenez-Maia Josu//Jorajuria Peio//Kazabon Antton//Korta-Rekarte Gabriel//Larrea Eskola'' Amorrebieta-Zornotzako 100 haur//Lasa Jokin//Lizeaga-Tamayo Eukene//Macklin Elizabeth//Maia-Urroz Ainara//Makuso Juan Ramon//Mendizabal Alex//Mendizabal Jesus Mari//Monje Aitor//Mugartza Juankar//Mutiozabal Aritz//Odriozola Sustaeta IƱaki//Olaso-Bengoa Xabier//Otamendi Aitor//Otamendi Jose Luis//Otxoteko Pello//Piarres Larzabal kolegioa 6 garrenak 2013 (25 haur/)/ Piarres Larzabal kolegioa 6 garrenak 2014 (25 haur)//Rekalt Titika//Rodriguez Fito//Salamero Andoni//Samakoitz Coral//Sarasola Asier//Sarasola Juanma//Solorzano Graxi//Soubelet Xabier//Taberna Mikel//Tambourin Marikita//Tobar-Arbulu Joseba//Toledo Maite//Unanue-Arruabarrena Goiuri//Urizar Eneko//Urkizu Urtzi//Usandizaga Miren//Valencia Josiane//Valois Carmen//Zabala Edu//Zabala Telleria Leire//Zabala-Artetxe Juan Luis//''Zaldubi'' Ikastola Senpereko 15 haur//Zamora Auxtin//Zelaieta Edu//Zendoia Josemari//Zubeldia Koldo//Zugazti Puri

Monday, May 12, 2014

HATSAREN EGUNA BERRIOZARREN


Agur t'erdi:
Gogoan dukezunez, HATSAren Eguna Berriozarren laster ospatuko dugu, aurten, bostgarrenez. Hitzordua datorren ostegunean dugu, hilaren 15ean, 19:30etan. Aurten Auxtin Zamoraren bideo emaldia ardatz izanen da, baina liburua eskuratzeko eta olerkiak errezitatzeko parada ere izanen da, doike! Esan gabe doa, gonbidatuta zaude(te). Kontuan hartu aurten Kulturgunean eginen dugula, liburutegiaren ondo-ondoan, udaletxean bertan.

Tuesday, April 8, 2014

HATSAREN POESIA 16


Olerkari laguna,

Aurten ere16 garren ''Hatsaren Poesia eguna'' 
giro goxo eta aberats batean iragan da.
Hona hemen , oroitzapen bat deneri igortzen duguna..
Sakonetik eskertzen ditugu etorri diren guziak  bai eta 
beste  etorri  ez diren guziak ere, dakigulako
arras ongi, biziak digula, une bakotxean,  esaten,  nor berak, noiz nun zer.
 egin behar duen.
Saiatuko gira, aste honetan, 'olerkarieneguna4 blogean,
 bildumatxo bat eta argazki batzuen ezartzera.
 Anartean izan ontsa .

Hatsa elkartearentzat,
   Auxtin 

HATSA ELKARTEA

2019/11/15

HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN


A) LEHEN PORTFOLIOAK HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN



B) HAUR HEZKUNTZA

1. Pasaportea + 2. Biografia + 3. Txostena (Gazteleniaz)

C) LEHEN HEZKUNTZA


3. Txostena edo Dosierra


ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT


Portfolioa hitza entzuten da maiz irakasle askoren ahotan, baina zenbaitetan ez dakigu zehatz-mehatz zer den haiek zeri deitzen dioten Portfolioa, zer nahi duten ikasleek egitea, eta zenbaitetan iduri luke ez dakitela benetan zer den zehatz-mehatz eskatzen ari direna. Izan ere, "Portfolio" hitzaz ulertzen duguna argi eta garbi azaldu beharra dago, ikasleek edo, oro har, Portfolio baten egileek nondik nora jo jakin dezaten.

Portfolioa, ongi egina baldin badago, autoebaluaziorako tresna didaktiko indartsua da, ikasgai batean edo ikaskuntza prozesu jakin batean izan dugun eboluzioa erakusteaz gainera, ikasketa horren inguruan gogoeta egin baitezakegu, garatu ditugun gaitasunen inguruan iritzi kritikoa emanez.

Gainera, Portfolioa denbora jakin batean landu ditugun ikasketa guztien bilduma izan daiteke: ikasgai batena, seihileko bateko ikasgai guztiena, maila jakin batekoa edo, nahi izanez gero, Gradu osokoa. Horregatik, hain garrantzitsua da Portfolioa ongi eta era ordenatuan egitea, etorkizunerako baliagarria gerta dakigun.

1. Hizkuntzen Porfolio Europarra

 Hizkuntzen Portfolio Europarra da Portfoliorik ezagunena (http://redined.mecd.gob.es/xmlui/handle/11162/121472). Portfolio hori hiru ataletan banatuta dago:


1. Pasaportea (Gaitasunak)

2. Biografia (Nola bizi izan garen ikaste prozesua)

3. Txostena (edo Dosierra: ariketak eta ezagutzak)

2. Atal bakoitzean zer garatzen da?

1. Pasaportean: Kurtsoan zehar edo denbora jakin batean, irakaslearen, ikaskideen edota nire ikasketa autonomoaren bidez edota klaseko ariketen bidez lortu, garatu eta akreditatu ditudan gaitasunak.

2. Biografian: Kurtsoan zehar, irakaslearen, ikaskideen edota nire ikasketa autonomoaren bidez edota klaseko ariketen bidez lortu, garatu edota akreditatu diren gaitasunak erdiesteko bizi dudan esperientzia eta aktibatu behar izan ditudan estrategien kontakizuna eta horren gaineko gogoeta sakona.

3. Txostenean edo Dosierrean: 1. Gaitasunak lortzeko egin ditudan ariketa eta agiri guztiak era ordenatuan aurkeztuak eta sailkatuak. 2. Gaitasunak lortzeko klasean irakaslearengandik eta ikaskideengatik jasotako ezagutzak.

3. Portfolio on baten antolaketa

Azpiatalen ordena aldatu daiteke Portfolioaren egilearen nahierara. Lehenengo ataletik hasi, bigarrenetik edo hirugarrenetik Portfolioaren jabearen esku dago.

Ildo beretik, bere erantzukizuna ere bada erabakitzea nola egituratuko duen Portfolioa:

1. Edo ariketa guztiak batera Txosten bakarrean eta, era berean, gogoeta orokorra eta globala Biografiaatal bakar batean, eta lortutako gaitasun guztiak errubrika batean bilduak Pasaporteatal bakarra osatuz.

2. Edo ariketaz ariketa (Txostena) iruzkintzen joatea (Biografia), zer nolako gaitasunak erdietsi diren agerian utziz (Pasaportea).

         Esate baterako:

1. Txostena: Kurtsoan zehar egindako ariketak edota ezagutzak batu behar dira atal honetan. Ariketa bat aukera dezagun; esate baterako: https://miaulario.unavarra.es/access/content/group/2019_0_301105_91_G/8.%20saioa_2019_09_30/Subj4.htm

2. Biografia: Ariketa hau egiten zer nolako bizipenak izan ditut? Ariketa honekin lortu ditudan gaitasunak eskuratzeko egin bhar izan ditudan ahaleginak eta izan dudan ibilbideaazalduko dut hemen. Ariketa nolakoa iruditu zait: erraza, zaila, konplexua, sinpleegia? Gauza izango nintzateke hau bezalako beste bat ebazteko? Ariketa hau egiteko unean gabeziaren baten bat izan nezakeela sentitu ote dut? Zeintzuk izan dira nire indarguneak eta nire ahulguneak ariketa hau egiteko unean? Ikaskideei edo irakasleari laguntza eskatu ote diet? Zenbat denbora behar izan dut egiteko? Noiz egin dut? Azken unean egiten ote ditut nik beti ariketak edo ahalik eta lasterren egitea gustuko dut?

3. Pasaportea: Zer nolako gaitasunak landu, lortu edo garatu ditut ariketa honen bitartez? Gure ikasgaiaren Ikasgelategi Birtualean argitaratu den Irakaskuntza Gidan aipatzen diren Gaitasun Orokorrak eta Gaitasun Berariazkoak kontsultatu: https://miaulario.unavarra.es/portal/site/2019_0_301105_91_G/page/f3985d8c-9c79-4183-983f-e73bc566e144
Zeintzuk dira aurten erdietsi ditudan gaitasunak? Zeintzuk falta zaizkit lantzeko? Zenbat landu ditut klasean, zenbat etxean? Nola egingo dut aurten landu ez ditudanak lortu edo garatzeko? 

4. Zer da Portfolio Elektroniko bat?

Orain arte, Portfolioaz aritu gara, baina orain hori zer den dakigularik, pixka bat haratago joan gaitezke eta XXI. mendeak eskeintzen dizkigun IKT-en baliabide teknikoak baliatzen ahal ditugu.

Ohiko Portfolioa("analogikoa" dei dezakeguna) kartoizko karpeta bat da non gure lanak biltzen ditugun (3. Txostena edo Dossierra) eta gure ikasketa prozesuari buruz gogoeta pertsonalak gordetzen ditugun (2. Biografia) eta lortutako gaitasunen errubrika gordetzen dugun.

Urrats bat aurrera eman dezakegu eta gure Portfolio hori kartoizko karpetan gorde beharrean, Word batean bil dezakegu, kurtsoan zehar egindako lan guztiak eta bertan bilduz irakaslearengandik, ikaskideengandik edota gure ikasketaren autonomarengatik ikasitako ezagutza guztiak (3. Txostena), ikasitako ezagutza horren eta egindako ariketa horien inguruan egindako gogoeta (2. Biografia) eta ezagutza eta ariketa horiei esker lortutako gaitasunen errubrika (1. Pasaportea). Dena Word horretan jaso eta inprimatu daiteke etxean enkuadernatuta gordetzeko edo irakasleari emateko.

Baina, benetako jauzia e-Portfolioa da, alegia, Portfolio Elektronikoa. Kasu honetan, Word programaz gainera, Excel orriak, irudiak, PDF agiriak, Webguneak, Wikipediako sarrerak, bideo-jokuak, Youtubeko nahiz guk sortutako bideoak eta nahi beste baliabide teknologiko erabil daitezke gure Portfolio eratzeko unean.

Dinamikoa da guztiz: irakaslearekin eta beste ikaskide batzuekin parteka dezakegu, material berriak edozein unetan erants ditzakegu, eta zaharkituak gelditu zaizkigun sarrerak ezabatu ere bai.

e-Portfolioan kurtsoan zehar erabilitako idatzizko, ahozko nahiz ikusentzunezko agiri guztiak bil daitezke bertan, blog moduko batean, GoogleSites-en, Drive-an edo Webgune batean. Honela, beti eskura izanen ditugu era ordenatuan, edozein unetan, edozein mailatan erabilitako materiala eta landutako ezagutzak (3. Txostena), horien inguruan egindako gogoeta (2. Biografia) eta ariketa eta ezagutza horien lanketari esker lortutako gaitasunen errubrika (1. Pasaportea).

5. Prest al zaude zure e-Portfolioari ekiteko?

Hemen eman diren jarraibideak betetzen badituzu, Portfolio on bat egiteko moduan izanen zara. Zure lanaren inguruan gogoeta egiten baduzu eta egin duzun lanarekin saiatzen bazara ulertzen zeintzuk izan diren lortu dituzun gaitasunak, ezin izango duzu Portfolio on bat baizik egin. Ez izan zalantzarik. Trebatzen zaren heinean, gero eta errazagoa suertatuko zaizu eratzea, antolatzea eta gogoeta egitea. Eta honela jokatuz gero, Portfolio on bat egitearen onurak jasoko dituzu. Portfolio hori Interneten jarriz gero, edozein lekutan, edozein unetan eskura izango duzu, eta nahi duzularik zure irakaslearekin, oraingo ikaskideekin eta etorkizuneko ikasleekin ere partekatu ahalko duzu. Portfolio on bat egin, ez zara damutuko.


Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Komunikazio Trebetasunak eta IKT



ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT - CC by-nc-sa 4.0 - Juan Karlos LOPEZ-MUGARTZA

ZEINTZUK DIRA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKAREN ALOR EPISTEMOLOGIKO NAGUSIAK

ZEINTZUK DIRA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKAREN ALOR EPISTEMOLOGIKO NAGUSIAK - CC by-nc-sa 4.0 - Juan Karlos LOPEZ-MUGARTZA

http://cmap.unavarra.es/rid=1NYBG22MR-10MJY18-2X9/Hizkuntzaren%20Didaktika%20JUAN%20KARLOS%20LOPEZ-MUGARTZA%20xxxxxxxxxxxxxxxxxxx%20HAU%20IREKI%20BEHAR%20DUZUE.cmap




Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Komunikazio Trebetasunak eta IKT