2014/02/05

Robert Galisson eta Hizkuntzaren Didaktikari egin zizkion ekarpena



Nor zen Robert Galisson eta zer nolako ekarpenak egin zizkion Hizkuntzaren Didaktikari?

Ø  Robert Galisson hizkuntzalari frantses handia baina beti isiliean ibilitakoa baina hizkuntzari ekarpen oso garrantzitsuak egin dizkiona. Kontzeptuaren esanahiaren aita, lexikulturaren inguruko ideiaren inguruan egin zituen gogoetak eta baita metodologiaren kulturaren sarrerari buruzkoa.
Ø  Bigarren hizkuntzako jarraibiderik garrantzitsuenak bere ideietatik ateratakoak dira.
Ø  Bere  ekarpen eta bigarren hizkuntzaren inguruko praktiken  lanen ondorioz meritu gehiago merezi zuen idazleak.
Ø  “Diccionario de marcas” eta bere aplikazioa ikaskuntzari aipatzekoa da.

Beñat Corcuerak apailatutako oharra (UPNA-NUP)

HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA



Zer da Hizkuntza-normalizazioa?
Gizarte eleaniztun batean ideia nagusia pertsona eta gizatalde guztien hizkuntza – eskubideak bermatzea du helburu, edozein delarik hizkuntza. Hizkuntza nagusia eta ahularen arteko gainjartzerik edo desberdintasun nabarmenik ez dagoenean deritzo.
Hizkuntza-normalizazio prozesu batean kontuan hartu beharreko faktoreak
Faktorerik garrantzitsuenetariko bat  elebakarrak elebidun bihurtzea da, gizarte eleaniztunetan hizkuntza nagusiko hiztunak elebakarrak  izan ohi dira, gutxienen hizkuntzazkoak, berriz, elebidunak. Horretarako animatuko zaie ikuspegi demokratiko bat erakutsiz, beharrezko, beharrezko berdintasuna lehen planoan jarriko duten politiken bitartez.
Eskolaren papera hizkuntza-normalizazioan
Haurrak eskolan bihur daitezke elebidun, edozein delarik familiako hizkuntza. Baina horretarako, familietan aldeko jarrerak behar dira eta, beraz, gutxienen hizkuntzaren eta haren hiztunen aldeko jarrerak. Eta aldi gutxienen hizkuntzako hiztunek ere aldeko jarrerak izatea hizkuntza nagusiari eta haren hiztunei buruz. Azken batean, hizkuntza – taldeen arteko jarrerak erabakigarriak izan ohi dira gizartea ondo ibil dadin eta pertsonen hizkuntza – eskubideak bermatuta egon daitezen

Beñat Corcuerak apailatuta (UPNA-NUP, Hizkuntzaren Didaktika)

BIBLIOGRAFIA:



RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Diglosia Siguan eta Ignasi Vilaren iritziz



Diglosia
-           
Hizkuntza nagusitzat  ez da beti hartu behar populazioaren gehiengoarena, baizik eta gizartean funtzio gehien betetzen dituena. Honi deritzo diglosia. Gizarte eleaniztun bateko hizkuntzen gizarte erabileran den desoreka nabarmendu nahi izatea.  Diglosi – egoeran hizkuntza indartsu bat eta hizkuntza ahul bat edo gehiago egon daitezke. Bata bestearen gainean gainjarri nahi dena.

Beñat Corcuerak apailatuta (UPNA-NUP, Hizkuntzaren Didaktika)

Interferentzia, tarte-hizkuntza eta elebitasun graduak



Zer da interferentzia?
Hizkuntza batean hitz egiten hari garenean, semantikoki edo morfologikoki egokia ez denean.  Hau da,  egokia ez den hitz erabiltzen dugunean edota entzuterakoan arraroa egiten zaigun hitz bat entzuten dugunean.
Zer da tarte-hizkuntza?
Selkinker-ek sortutako termino honen esanahia zera da; jabetze prozesuan eratuz doan sistema formalak ulertzeko, batez ere pertsona bat bigarren hizkuntza ikastearen bidez elebidun bihurtzen den prozesuan.
Elebitasun motak eta graduak
Siguan eta VIlak (1991),  honako puntuak kontuan hartzea proposatzen dute:
Ø  Ez dago elebitasun erabateko edo orekaturik, zaila baita hizkuntza batean baino gehiagotan hizkuntza gaitasun bera duten pertsonak aurkitzea, eta are zailagoa egoera berbertan eta maiztasun berberaz erabiltzeko erraztasuna dutenak.
Ø  Elebidunek gehienetan hizkuntza nagusi bat dute, eta harekin identifikatzen dira. Hizkuntza hori menderatzen dute ondoen erabiltzen dute gehien, eta bera izan ohi dute familia-hizkuntza  edo beren hizkuntzan
Ø  Elebitasun orekatuena haurtzarotik datorrena da, eta, zehazki 3 urte bete baino lehen hasitakoa; beti ere, ondoren bi hizkuntzak modu jarraituan erabiltzen badira.
Ø  Azkenik  hizkuntzen gizarte – egoeraren araberakoak dira; hau da, hizkuntzek pertsona elebiduna bizi den gizartean betetzen dituzten funtzioen araberakoak.

Beñat Corcuerak apailatuta (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

BIBLIOGRAFIA:




RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Siguan, Mackey eta elebitasuna



Zein da elebiduna Siguan eta Mackey-ren iritziz?
Siguan eta Mackey-ren iritziz proposatzen dute elebiduna izatea dela hizkuntza bat menderatzeaz gainera beste hizkuntza bat edozein mailatan ezagutzen pertsonei. Definizio honetan ez da agertzen “erabateko elebiduna” hau da, bi hizkuntza edo gehiagotan, eta egoeraren arabera, bata bestea baino eraginkortasun handiagoz erabiltzen dute.
Mclaughlin-ek zer dio?
Mclaughlin-ek  esaten du familiatiko elebidunak aldi berean jabetzen dira hizkuntza bataz eta besteaz, jaiotzatik edo hiru urte bete aurretik. Haur horien amak, hizkuntza batean egiten du, eta aitak beste batean adibidez. Edo etxean hizkuntza bat erabili eta gizartean beste bat.
Zeintzuk dira elebidunen hiru ezaugarri oinarrizkoak?
Elebidunen hiru ezaugarriak honako hauek dira:
Ø  Pertsona elebidunak  bereizita edukitzen ditu bi kodeak, naturalki erabiltzen ditu. Kode batak eta besteak eskaintzen dizkioten aukerak ohartuki hautatzen ibili beharrik gabe.  Hala ere, elebidun erabatekorik ez dagoenez,  pertsona elebidunen bereko hizketan hizkuntza-maileguak eta interferentziak agertzen dira.

Ø   Bi kodeak txandakatzeko gaitasuna da. Hala, elebidunak itxuraz batere nekerik gabe pasatzen dira batetik bestera, inguruaren arabera, eta, esate baterako, lagunartean, norbaiti hizkuntza batean eta ondotik beste norbaiti beste hizkuntza batean egin diezaiokete

Ø  Nabarmenena hirugarren ezaugarria da ( Siguan eta Vila, 1991). Pertsona elebidunak esanahi berberak hizkuntza – sistema  desberdinetan adierazteko gai dira, edo hizkuntza batean ulertutako esanahi multzoa beste hizkuntzaren bidez transmititzeko gai izatea.  Nahiz eta batzuetan hiztun elebidunak asko hurbildu ohi dira hitzez-hitz itzultzera.

Beñat Corcuerak apailatuta


BIBLIOGRAFIA:




RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.