2014/02/05

Robert Galisson eta Hizkuntzaren Didaktikari egin zizkion ekarpena



Nor zen Robert Galisson eta zer nolako ekarpenak egin zizkion Hizkuntzaren Didaktikari?

Ø  Robert Galisson hizkuntzalari frantses handia baina beti isiliean ibilitakoa baina hizkuntzari ekarpen oso garrantzitsuak egin dizkiona. Kontzeptuaren esanahiaren aita, lexikulturaren inguruko ideiaren inguruan egin zituen gogoetak eta baita metodologiaren kulturaren sarrerari buruzkoa.
Ø  Bigarren hizkuntzako jarraibiderik garrantzitsuenak bere ideietatik ateratakoak dira.
Ø  Bere  ekarpen eta bigarren hizkuntzaren inguruko praktiken  lanen ondorioz meritu gehiago merezi zuen idazleak.
Ø  “Diccionario de marcas” eta bere aplikazioa ikaskuntzari aipatzekoa da.

Beñat Corcuerak apailatutako oharra (UPNA-NUP)

HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA



Zer da Hizkuntza-normalizazioa?
Gizarte eleaniztun batean ideia nagusia pertsona eta gizatalde guztien hizkuntza – eskubideak bermatzea du helburu, edozein delarik hizkuntza. Hizkuntza nagusia eta ahularen arteko gainjartzerik edo desberdintasun nabarmenik ez dagoenean deritzo.
Hizkuntza-normalizazio prozesu batean kontuan hartu beharreko faktoreak
Faktorerik garrantzitsuenetariko bat  elebakarrak elebidun bihurtzea da, gizarte eleaniztunetan hizkuntza nagusiko hiztunak elebakarrak  izan ohi dira, gutxienen hizkuntzazkoak, berriz, elebidunak. Horretarako animatuko zaie ikuspegi demokratiko bat erakutsiz, beharrezko, beharrezko berdintasuna lehen planoan jarriko duten politiken bitartez.
Eskolaren papera hizkuntza-normalizazioan
Haurrak eskolan bihur daitezke elebidun, edozein delarik familiako hizkuntza. Baina horretarako, familietan aldeko jarrerak behar dira eta, beraz, gutxienen hizkuntzaren eta haren hiztunen aldeko jarrerak. Eta aldi gutxienen hizkuntzako hiztunek ere aldeko jarrerak izatea hizkuntza nagusiari eta haren hiztunei buruz. Azken batean, hizkuntza – taldeen arteko jarrerak erabakigarriak izan ohi dira gizartea ondo ibil dadin eta pertsonen hizkuntza – eskubideak bermatuta egon daitezen

Beñat Corcuerak apailatuta (UPNA-NUP, Hizkuntzaren Didaktika)

BIBLIOGRAFIA:



RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Diglosia Siguan eta Ignasi Vilaren iritziz



Diglosia
-           
Hizkuntza nagusitzat  ez da beti hartu behar populazioaren gehiengoarena, baizik eta gizartean funtzio gehien betetzen dituena. Honi deritzo diglosia. Gizarte eleaniztun bateko hizkuntzen gizarte erabileran den desoreka nabarmendu nahi izatea.  Diglosi – egoeran hizkuntza indartsu bat eta hizkuntza ahul bat edo gehiago egon daitezke. Bata bestearen gainean gainjarri nahi dena.

Beñat Corcuerak apailatuta (UPNA-NUP, Hizkuntzaren Didaktika)

Interferentzia, tarte-hizkuntza eta elebitasun graduak



Zer da interferentzia?
Hizkuntza batean hitz egiten hari garenean, semantikoki edo morfologikoki egokia ez denean.  Hau da,  egokia ez den hitz erabiltzen dugunean edota entzuterakoan arraroa egiten zaigun hitz bat entzuten dugunean.
Zer da tarte-hizkuntza?
Selkinker-ek sortutako termino honen esanahia zera da; jabetze prozesuan eratuz doan sistema formalak ulertzeko, batez ere pertsona bat bigarren hizkuntza ikastearen bidez elebidun bihurtzen den prozesuan.
Elebitasun motak eta graduak
Siguan eta VIlak (1991),  honako puntuak kontuan hartzea proposatzen dute:
Ø  Ez dago elebitasun erabateko edo orekaturik, zaila baita hizkuntza batean baino gehiagotan hizkuntza gaitasun bera duten pertsonak aurkitzea, eta are zailagoa egoera berbertan eta maiztasun berberaz erabiltzeko erraztasuna dutenak.
Ø  Elebidunek gehienetan hizkuntza nagusi bat dute, eta harekin identifikatzen dira. Hizkuntza hori menderatzen dute ondoen erabiltzen dute gehien, eta bera izan ohi dute familia-hizkuntza  edo beren hizkuntzan
Ø  Elebitasun orekatuena haurtzarotik datorrena da, eta, zehazki 3 urte bete baino lehen hasitakoa; beti ere, ondoren bi hizkuntzak modu jarraituan erabiltzen badira.
Ø  Azkenik  hizkuntzen gizarte – egoeraren araberakoak dira; hau da, hizkuntzek pertsona elebiduna bizi den gizartean betetzen dituzten funtzioen araberakoak.

Beñat Corcuerak apailatuta (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

BIBLIOGRAFIA:




RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Siguan, Mackey eta elebitasuna



Zein da elebiduna Siguan eta Mackey-ren iritziz?
Siguan eta Mackey-ren iritziz proposatzen dute elebiduna izatea dela hizkuntza bat menderatzeaz gainera beste hizkuntza bat edozein mailatan ezagutzen pertsonei. Definizio honetan ez da agertzen “erabateko elebiduna” hau da, bi hizkuntza edo gehiagotan, eta egoeraren arabera, bata bestea baino eraginkortasun handiagoz erabiltzen dute.
Mclaughlin-ek zer dio?
Mclaughlin-ek  esaten du familiatiko elebidunak aldi berean jabetzen dira hizkuntza bataz eta besteaz, jaiotzatik edo hiru urte bete aurretik. Haur horien amak, hizkuntza batean egiten du, eta aitak beste batean adibidez. Edo etxean hizkuntza bat erabili eta gizartean beste bat.
Zeintzuk dira elebidunen hiru ezaugarri oinarrizkoak?
Elebidunen hiru ezaugarriak honako hauek dira:
Ø  Pertsona elebidunak  bereizita edukitzen ditu bi kodeak, naturalki erabiltzen ditu. Kode batak eta besteak eskaintzen dizkioten aukerak ohartuki hautatzen ibili beharrik gabe.  Hala ere, elebidun erabatekorik ez dagoenez,  pertsona elebidunen bereko hizketan hizkuntza-maileguak eta interferentziak agertzen dira.

Ø   Bi kodeak txandakatzeko gaitasuna da. Hala, elebidunak itxuraz batere nekerik gabe pasatzen dira batetik bestera, inguruaren arabera, eta, esate baterako, lagunartean, norbaiti hizkuntza batean eta ondotik beste norbaiti beste hizkuntza batean egin diezaiokete

Ø  Nabarmenena hirugarren ezaugarria da ( Siguan eta Vila, 1991). Pertsona elebidunak esanahi berberak hizkuntza – sistema  desberdinetan adierazteko gai dira, edo hizkuntza batean ulertutako esanahi multzoa beste hizkuntzaren bidez transmititzeko gai izatea.  Nahiz eta batzuetan hiztun elebidunak asko hurbildu ohi dira hitzez-hitz itzultzera.

Beñat Corcuerak apailatuta


BIBLIOGRAFIA:




RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.

2013/10/22

ELEBITASUNA, DIGLOSIA, HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA

Ion Zubimendi Gonzalez de Mendibil
Created:22 Oct 2013 @ 11:32
Modified:22 Oct 2013 @ 11:41




Siguan eta Mackeyken ustez, elebidun izatea bakoitzaren ama - hizkuntza menderatzeaz gainera beste hizkuntza bat edozein mailatan ezagutzen duen pertsona izan daiteke. Eta honekin zera esan nahi dugu bi hizkuntza jakin daitezkeela bai, baina bakoitza maila desberdinean. 
Mclaughlin-ek dio  familiatako elebidunek aldi berean jabetzen direla hizkuntza bataz eta besteaz, jaiotzatik edo hiru rte bete aurretik, baina  gauza da, familiako kide batekin hizkuntza bat erabili ohi duela eta familiako beste kide batekin beste hizkuntza, edota etxean hizkuntza bat eta ondoren gizartean beste bat. 
Elebidunen hiru ezaugarri oinarrizkoak  honako hauek dira:
1.  Pertsona elebidunek bereizita edukitzen dituzte bi kodeak (hizkuntzak), horrela hizkuntza bat edo   bestea erabiltzean, bata naturaltasunez egiten du eta bestea eskaintzen dizkioten aukerak ohartuki hautatzen ibili behar gabe.
2. Beste ezaugarri bat bi kodeak txandakatzeko gaitasuna da. Horrela, elebidunak itxuraz batere nekerik  gabe pasatzen dira batetik bestera, inguruaren arabera, lagunartean, gurasoekin, eskolan..
3.Siguan eta Vilaren ustez, nabarmenena da  hirugarren ezaugarri hau, non pertsona elebidunek esanahi berberak hizkuntza -sistema desberdinetan adierazteko gai dira, edo  hizkuntza batean ulertutako  esanahia beste hizkuntza batean transmititzeko arazorik ez duena.  Hiztun elebidunak asko hurbildu ohi dira hitzez - hitz itzultzera.

Interferentziak hizkuntza bat berez erabiltzean sartzen diren beste hizkuntzako fonetika-, lexiko-, morofologia-edo sintaxi elementuak sartzean agertzen da. 
Selinker-en ustez,  tarte - hizkuntza terminoa zera esan nahi du: jabetze prozesuan ikasleak eratzen doan  sistema formalak ulertzeko batez ere bakoitzaren bigarren hizkuntzan ikastearen bidez elebidun sortzeko prozesuan.

Siguanen eta Vilak esaten zutenaren arabera elebitasun mota eta gradu desberdinak daude horretarako, putntu hauek kontuan hartzea proposatzen dute:
1. Ia ez dago erabateko elebitasuna edo orekatua, zaila baita bi hizkuntza edo gehiagotan gaitasun   berdina edukitzea. 
 2.Hortaz esan dezakegu elebidunek gehienetan hizkuntza nagusi bat dutela eta harekin  identifikatzen direla. hizkuntza hori menderatzen dute ondoen, gehien erabilia dena baita eta askotan familia - hizkuntzatik etortzen dena izaten da. 
3. Elebitasun orekatuena haurtzarotik datorrena da, eta zehazki, 3 urte bete baino lehenagokoa. Beti ere, bi hizkuntzak modu jarraituan erabiltzen badira
4. Azkenik, elebidunen arteko aldeak desberdintzeko, hizkuntzen gizarte - egoeraren araberakoak    dira; hizkuntzek pertsona elebiduna bizi den gizartean betetzen dituzten funtzioen araberakoak.

Diglosia ematen da, gizarte  batean hizkuntza batek funtzio gehienak betetzen dituenean baina hizkuntza nagusitzat jotzen ez  denean. Adibidez, Galizian hizuntza nagusia Gaztelania da nahiz eta biztanle gehienen familia-hizkuntza galegoa izan. Diglosiaren ondorioak  hizkuntzen gizarte - erabileraren deosreka nabarmentzen du, hau da, diglosi-egoera batean hizuntza indartsu bat eta hizkuntza ahul bat egongo litzateke. Hizkuntza ahula batzuetan desagertzeko zorian egonik.

Normalizazio- prozesuaren ideia nagusia pertsona eta gizatalde guztien  hizkuntza - eskubideak bermatzea da.  Tokian tokiko faktoreak egonik, alderdirik garrantzitsuena (hasieran behintzat) elebakarrak elebidun bihurtzea da. Gizarte eleaniztunetan hizkuntza nagusiko hiztunak elebakarrak izaten ohi dira eta gutxiengoen hizkuntzakoak berriz elebidunak, horrexegatik lehen urratsa elebakarrak elebidun bihurtzea da baina inor derrigortu gabe beti ere.

Eskolaren papera ere funtsezkoa da elebitasuna bultzatzeko. Haurrak eskolan bihur daitezke elebidun, edozein delarik beraien familiako hizkuntza. baina horretarako familiaren aldeko jarrerak  behar dira eta gutxienen hizkuntzako hiztunek ere  aldeko jarrerak izatea  hizkutnza nagusiari eta hiztun hauen arteko jarrerak erabakigarrik izaten ohi dira gizartea ondo ibil dadin eta pertsonen arteko hizkuntza - eskubideak bermatuta egon daitezen.



Jon Zubimendi



BIBLIOGRAFIA:



RUIZ BIKANDI, Uri [arg.] (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Euskal Herriko Unibertsitatea.