2007/05/25

NAFARROAKO II. POESIA BILTZARRA

JOSU JIMENEZ MAIA

Friday, May 25, 2007

Muga guztien gainetiko eta sasi guztien azpitiko poesia

Kultura eta hizkuntzen ondarea balio handiko altxorra da, babestu eta garatu beharrekoa, eta ezinbestekoa da ahalegintzea aberastasun hori izan dadin elkar aberasteko eta elkar ulertzeko, eta ez, komunikaziorako oztopo, batzuek ulertu nahi duten gisara.

Horregatik, muga fisiko guztien gainetik eta sasi uste edo uste ustel guztien azpitik bideratu dugu Aspaldiku Elkartea.

Aspaldiko partez behar zena. Poeta eta poesia zale batzuek aspaldi eskatzen zuten. Aspaldiko kontua da, beraz, poesiaren inguruan biltzea, eta poesia irakurtzea, entzutea, sortzea, idaztea, gozatzea. Aspaldiko partez ibiltzen ginen batzuk egitasmo horren inguruan jira-biran; iaz estreinakoz egindako Nafar Poesiaren Bestaren harira bildu ginen batzuk eta aspaldiko egitasmoa gauzatu dugu.

Gure xedeak xumeak bezain garrantzitsuak: jarduera kulturalak antolatzea: hitzaldi, biltzar edo topaketa poetikoak antolatzea; liburuak, aldizkariak eta ikerlanak argitaratzea, biak ala biak, bai euskaraz bai gaztelaniaz.

Halaber, prest gaude gure laguntza eskatzen duen beste elkarte edo instituzioekin elkarlanean aritzeko, ideiak trukatzeko eta bestelako jarduera kulturalak sustatzeko, zubiak eraikiz, mugak gaindituz, kulturaren esparruan ekimen bateratuak bideratuz; muga guztien gainetik eta sasi guztien azpitik poesiak batzen gaituelako.

Horren erakusgarri, heldu den larunbatean, ekainaren 2an, Agoizko Kultur Etxean Aspaldiku-k antolatu duen Nafarroako Poesiaren II. Biltzarra, non zu-zeu, poeta edota poesia zale zaren hori, gonbidatuta zauden.

Subscribe to: itxaurdi@gmail.com
http://aspaldiku.blogspot.com/

2007/01/24

EMIGRATU ZUEN AHOTSA

HERRITIK ATZERRIRA JOALEA

Ihesean balebiltza bezala
enara iragankorrak
hizkuntzik gabeko Babel isil baten antzera
itsasorantz doaz hegalaldian
hodeien artean

JUAN DE BERIAIN

Nire arbasoen hizkuntzan idazten dut eliz barruti honen mintzaira nagusia izan eta ederrena delako, zenbait ele berezi baitu, anitz galdu edo ahantzi diren arren. Erresuma honen hiri buruzagian ibiltzen den hizkera dut gogoko, uhaitzeko ur iragankorren antzerakoa baita, etorkina eta joailea, hemen beti dagoena, hedatuenik eta zabalduenik, beti zahar eta beti gazte, aldaketa etengabean, gure herri ttipi eta handi guztietan zailtasunik gabe entelegatzen edo konprenitzen den bakarra.

HIZKUNTZA GUTXIAGOTUA

Gaur egun, gureari hizkuntz "gutxiagotua" deritza. Etxekoneko, aldameneko eta auzokoen mintzamoldeak irentsi gaitu. Gurea ulertu ez baina ulertu nahi duenak dakienari galde egiten ahal dio eta ulertuko du, denok berea ulertzen baitugu, baina ulertzen ez duenak, fitsik ere ulertzen ez duenak, ez badu ulertu nahi zer egiterik ez dago eta, makurrena dena, berean aritzera behartzen ahal gaitu, denok berea ulertzen baitugu, euskaraz aritzea euskararik ez dakien baten aitzinean heziketa txarra erakusten baitu. Eta gure hizkuntza desagertzen ari da heziketa onari esker. Bertzearena ulertzen saiatu beharrean, galderak eginez eta interesa erakutsiz bere hurkoa errespetatzen aritu beharrean, azkon edo gezi pozoindu bat jaurtikitzen ahal digu, bihotzera jaurtiki ere, eta gure mintzaira gustuko duela erranen diezaguke –kasurik hoberenean–, baina, mesedez, erdaraz aritzeko deus ere ez baitu konprenitzen, ez entelegatzen. Orduan, hitz onez, ageriko minik egin gabe, hizkuntza gutxiagotzen eta gutxiesten ari da, euskararen aurka ez baitu deus ere erran baina bai aditzera eman, ezpainak itxita; izan ere, gurea nehor gutxik dakien eta hilko balitz deus ere galduko ez zen hizkuntza bitxi bat dela erran du elerik gabe.

MENDIA UTZI ZUEN HIZKUNTZA

Agian, gordeleku on batera ihes eginen du euskarak, Pirinioko hizkuntza zenak –Aran haraneraino eta Bordeleraino hedatzen zena bera–, baina, jakin ezazue gordeleku gutxi gelditzen direla, Zuberoan, Nafarroa Garaian, Araba herrian eta bertze anitz lekhutan euskara ahul dago, mendiak atzean utzi eta mariñela bilakatzen ari zaigu... Nora joateko ordea?

MICHEL LABEGUERIE


Kristalezko etxe batean bizi naiz. Oso polita da, baina hauskorra, ametsak bezala. Orduan, Pitxitxi gatuaren aterpe goxoa datorkit burura, itsasoz bertzaldera dago eta bertan sagutxoak pakean bizi dira. Munduan, beste asko bezala, milaka katu ezagutu ditut. Bat-bederak bere hizkuntza du, hizkuntza berekiak, arrotzak gehienetan, zurea bezalakoak. Kordoka dauden eta kili-kolo bizi diren ahorik gabeko katuak dituzu horiek.

BALEA ETA BATELA

Balea

Nire maletatxoa hartu eta atea itxi dut itsasora bainoa. Nire ahotsa ixilarazi dute, baina balea naiz, ura zurrutaka botatzen dut bizkarreko hoditik. Dena saldu dut, nuen guztia, eta zernahi den gerta, banoa ustekabearen aldera. Batela zain dago. Nora eramango ote nau ordea?

Batela

Zilarrezko iltzerik ez du nire paperezko ontziak
Elkarri gaizki loturiko ohol xumezko intxaur oskola bera

Zirrikituetatik ur pixka bat sartzen da
Noizbehinka gehiago
Baina ez naiz beldurtzen, eguzki maitakorra dugu
Ohiturik nago eta Itsaso Beltzetik beltzenetarako beltzean

Jendez gainezka, giza enbor metaren artean
Haize hezeak, itsas gesala bi ezpainetan, inurriturik
Branka izugarria gerta lekioke nornahiri
Niri izan ezik, ero garbia, eta igerian ere ez dakit!

Baneki ere, egiaz, zer axola?
Txoria banintz xederan eroriko nintzen, ziurrena,
Balea izaki eta
Urak puztuko dituen gorpu itoen sarearen marroan

Itsas ertzera hel banendi ere, atxilo hartu eta
Ziega baten argi dardartiaren karroinaren miraz
Kolpez hil ninteke oraino kostaldeko kaserna batean

JOALEEN ITSASALDIA ETORKINEN ALDERA

Itsasaldi luzea izan da, baina dagoeneko hemen nago. Orain katu bilakatu naiz. Txakurrengandik ihesi. Kamioi baten barruan bidaiatu ondoren, nire lagun Pitxitxi katuak, herrikide eta ni bezalako joale emigratua denak, lekutxo bat egin dit bere katazuloan. Kolore, era, ama eta herri askotako katu ugari bizi gara hemen, satarte berean. Babelgo dorrean. Hemen hizkuntza guztiak dira “gutxiagotuak” leku gutxi dugulakotz, dena txikiagotzen baita. Egoera jostagarria, dibertigarria, izan litzateke, leku faltak eta egunero ogia bilatu beharrak sortzen duten deserotasunarengatik ez balitz. Alegia, mehartasunari datxekion hornidura metaforikoen gabeziarengatik. Ez dago deus, ez eta apaindurarik txikiena ere. Baliabide estilistikorik ere ez. Sinestesia txikienarik ere ez. Deus ere ez dago ihesean dabilen hizkuntza katu batentzat. Ezta hizkuntza poetikorik ere.

ESKUARA, ESKUALDUNEN IKURRIÑA

Erran bezala, katuaren etxean eguneroko ogiaz arduratzen gara soilik: egunez mukizapiak saltzeaz eta gauez, oheratzeko orduan, gure ohea berotzen duen laguna ohatzetik botatzeaz. Lasai asko erran genezake ahots ahaztuen nazioarteko biltzar txikia osatzen dugula. Koordenada honetakoak gara, latitude honetakoak, paralelo honetakoak. Hemengoak gara gu. “Hementarrak”. Hemen da gure herria. Hemendik gatoz. Bertze babeslekuetatik, bertze mundu urrun eta hurbil batzuetatik, laidoturiko eta irainduriko bertze hizkuntza etxeko, jatorrizko eta arrotzetatik. Eta honera goaz. Gure gurasoek hain eztiki eta maitakorki xuxurlatzen zizkiguten hitz horietatikoak gara gu. Babel da nire etxe berria eta nire hizkuntza zaharra zarpazikinen ikurriña.

TXAKURRA ETA HONTZA

Txakur bat ikusi dut erdaraz zaunka egiten. Au-au adausi egin beharrean, ouaf edo wouf edo guau edo nik zer dakita erraten zuen. Nik ez dut ez miau, ez eta miaou ere erraten. Garbizalea naiz. Mau egiten dut marraka txakurren aurrean. Hemengoa naiz, hemengo hizkera da nirea. Ez dut, ez, txakurrera makurtu nahi, katuera dut gogoko. Halere, ero naizela diote, zoroa, neure buruarekin ozenki hitz egiten dudalako hiriko kaleetan eta zabortegietan barna. Katu euskaldun bakarra bainaiz. Baina ni bezalakoa da hontza: begiez hitz egiten duen arren ez dio inork ere ulertzen, ez aditzen. Eta ezin garbiago mintzatu zaigu, non Bereterretxen odoletik zikindutako ator guztien orbanak zuri-zuri geldituko baitziren hitz hauek erabiliz gero. Bukata ederra.

TEILATU GORRIAK ETA PRINTZE ZORIONTSUA

Gaur hiria ezagutu dut eta bere teilatu gorrietan itzulinguruka ibili naiz. Parkera iritsi naizenerako oso berandu zen eta katuak menderatu zituen printzearen harrizko irudiaren kaskora igo naiz eta munduaren goiko punta honetatik gainerako mutuak, azken hiztunak, ikusi ahal izan ditut baratxe-baratxe. Batzuk hemengoak ziren sortzez, bertzeak, ni bezala, itsasoz haraindiko auzune urrunetatik honera etorriak, baina den-denak zeuden ni baino okerrago, ni baino gutxiagotuak. Hori da egia. Kemena falta zitzaien, adorea. Arrain hezurrak lapurtzeko gogorik gabe, bereari eusteko indarrik gabe. Eta maite izan ditut orduan minutu pare batez.

PARKEKO KALEARGIKO KATUAK

Halaber, argi eta garbi ikusi dut nola bazetozen, elurra baino zuriagoak, katu gazte buztan ongi apaindutako batzuk. Botila berde bitxi batzuk –urkin sukoiz eta lurrinberaz beteak– eta supiztekoak zerabiltzaten, zapi-zapi, miz-miz, haien esku gazteetan. Parkeko kaleargiaren azpian bizi diren katuen marraka isiltzera zetozen. Pitxitxi antzeko katuak dira gureak, ikatza bezain beltz, baina etxerik gabekoak, miau-miau mehe-meheak eri txikien antzekoak, sardin gabeko miau-miau finenak. Bertze hainbat erasoren zauriak nabaritzen dira katu zaharren azal larrutuetan. Haien aurrean erreketariak mintzatu zaizkie: "Hemen ez dago beste maurik, gurea baizik. Gurea da legezko mau bakarra. Herri hau da gurea; ez da zuentzat lekurik. Euskaraz mintzatu nahi bazarete, zoazte Euskal Herrira!". Honezkero euskararik gabeko Euskal Herrian egonen ez baikinen bezala. Edota, bertzenaz, Euskal Herri euskaraduna non dagoen jakinen bagenu bezala. Agian, herri honetan, bai; ondokoan, ez. Agian geure buruetan baizik ez dago. Printze zoriontsuaren burutik jeitsi, eta errausketa labera noa.

PARKEKO ERRAUSKETA LABEA

Ez
Ez dute
Ez lili zuririk
Ez aztarnarik antzemango
Garrak harturik den zeure etzaleku bankuan
Atzo arte zure ohea zena
Atzo arte zure ahotsaren ipar orratz migratua zena
Izanen da gaur, zure gorpuarekin batera, suarentzako sua
Eta inoiz itzali gabe
Beti pizturik dagoen sasi goria bilakatua
Herriari irazekiko dio eta bazterrak erreko ditu
Herriaren beraren ahoan hitzak bizirik dirauen artean

EUSKARAREN URKABEA (epilogo modura)

Hizkuntza hiltzear dagoela diozunean
Sutondoko suaren garra itzaltzen ariko balitz bezala diozu
Hizkuntza hiltzear dagoela diodanean
Bildotsa hiltzen ariko balitz bezala diot
Alabaina, beheko sua berez itzaltzen da
Bildotsa, berriz,
Iskariote batek saldu
Pilato batek bidegabekeriaz gurutziltzatu
Eta Longino borrero batek hil egiten du

Juankar LOPEZ-MUGARTZA

2006/10/25

BRODATZEN ARI NINTZEN

Brodatzen ari nintzen, ene salan jarririk;
Aire bat entzun nuen itsasoko aldetik;
Itsasoko aldetik, untzian kantaturik.

Brodatzea utzirik, gan nintzen amagana;
Hean jaliko nintzen gibeleko leihora,
Gibeleko leihora, itsasoko aldera?

Bai, habil, haurra, habil, erron Kapitainari
Jin dadin afaitera, hantxet deskantsatzera,

Jaun Kapitaina, amak igortzen nau zugana
Jin zaiten afaitera, hantxet deskantsatzera,
Hantxet deskantsatzera, salaren ikustera.

Andre xarmanta, hori ezin ditekena
Iphar haizea dugu, gan behar dut aintzina,
Ezin ilkia baitut, hauxe da ene pena.

Andre gazte xarmanta zu sar zaite untzira,
Han emaiten diote lo belharra papora
Eta untzi handian lo dago gaixo haurra.

Jaun Kapitaina, nora deramazu zuk haurra?
Zaluxko itzulazu hartu duzun lekura,
Hartu duzun lekura, aita-amen gortera!

Nere marinel ona, hedazak, heda bela!
Bethi nahi nuena jina zaitak aldera!
Ez duk hain usu jiten zoriona eskura!

Jaun Kapitaina, nora ekarri nauzu huna?
Zalu itzul nezazu hartu nauzun lekura.
Hartu nauzun lekura, aita-amen gortera.

Andre gazte xarmanta, hori ezin egina.
Hiru ehun lekhutan juanak gira aintzina...
Ene meneko zira, orain duzu orena...

Andre gazte xarmantak hor hartzen du ezpata
Bihotzetik sartzen-ta, hila doa lurrera!
Aldiz, haren arima hegaldaka zerura!

Nere Kapitain Jauna, hauxe duzu malurra!
Nere marinel ona, norat aurthiki haurra?
Norat aurthiki haurra? Hortxet itsas zolara!

Hiru ehun lekhutan dago itsas-leihorra:
Oi Ama Anderea, so egizu leihora...
Zure alaba gaixoa, uhinak derabila.

Lapurdiko olerki herrikoia

BALEA ETA BATELA

Zilarrezko iltzerik ez du nire paperezko ontziak
Elkarri gaizki loturiko ohol xumezko intxaur oskola bera

Zirrikituetatik ur pixka bat sartzen da
Noizbehinka gehiago
Baina ez naiz beldurtzen, eguzki maitakorra dugu
Ohiturik nago eta Itsaso Beltzetik beltzenagoetarako beltzean

Jendez gainezka, giza enbor metaren artean
Haize hezeak, itsas gesala bi ezpainetan, inurriturik
Branka izugarria gerta lekioke nornahiri
Niri izan ezik, ai eroa, eta igerian ere ez dakit!

Baneki ere, egiaz, zer axola?
Txoria banintz xederan eroriko bainintzen
Balea izaki eta

Urak puztuko dituen gorpu itoen sarearen marroan
Itsas ertzera hel banendi ere, atxilo hartu eta
Ziegaren argi dardartiaren hotz gelatuaren miraz
Kolpez hil ninteke oraino kostaldeko kaserna batean

L'HEAUTONTIMOROUMENOS

Je te frapperai sans colère
Et sans haine, —comme un boucher!
Comme Moïse le rocher,
— Et je ferai de ta paupière,
Pour abreuver mon Sahara,
Jaillir les eaux de la souffrance,
Mon désir gonflé d’espérance
Sur tes pleurs salés nagera
Comme un vaisseau qui prend le large,
Et dans mon coeur qu’ils soûleront
Tes chers sanglots retentiront
Comme un tambour qui bat la charge!
Ne suis-je pas un faux accord
Dans la divine symphonie,
Grâce à la vorace Ironie
Qui me secoue et qui me mord?
Elle est dans ma voix, la criarde!
C’est tout mon sang, ce poison noir!
Je suis le sinistre miroir
Où la mégère se regarde.
Je suis la plaie et le couteau!

Je suis le soufflet et la joue!
Je suis les membres et la roue,
Et la victime et le bourreau!
Je suis de mon coeur le vampire,
—Un de ces grands abandonnés
Au rire éternel condamnés,
Et qui ne peuvent plus sourire!

Charles Pierre Baudelaire, Les Fleurs du Mal

THE VOICE THAT EMIGRATED

As if they were escaping
The wandering swallows
Are like a quiet Babel without language
They go towards the sea
Flying among clouds

To Juan de Beriain and Michel Labéguerie
swallows of the Basque language

The Scaffold

When you say that language is dying
It is as if you said that fire is being extinguished
When I say that language is dying
It is as if I said that the lamb is dying

But fire is extinguished naturally, by itself
And the lamb, nevertheless, is sold by a Judas
It is crucified unjustly by a Pilate
And a Longinos hangman kills it

The Voice that Emigrated


I write in the language of my ancestors, because that is, or better said, was the language of this bishopric, and even though my forbears may not agree about different aspects of these lectures, although I use some words that they did not at the time and other words they used are already lost and I do not know them, I write in the language that was spoken in the Head of this Kingdom, which was the majority language in our territory and the only one that was understood in all our towns.

Nowadays, this is called a"minority" language.

Our neighbour’s language has swallowed us. But our language is democratically very deep because if somebody does not understand it, they can ask someone who knows and if they do not understand absolutely anything at all and they do not want to ask a person who knows, they can forget it because it is a language that nobody uses, a language that is dying. Well, to be brief, sometimes I cut and add new words to make these poems brighter and more understandable. But sometimes I think that I am just wasting my time.

Perhaps, I will hide away. I will leave in the mountains and I will become a sailor.


The Whale and the Boat


I live in a glass house. It is very pretty but fragile, just like dreams. Then I think about the cozy shelter that Pitxitxi the cat owns beyond the sea and where all mice live peacefully.

I have met thousands of cats in the world, each speaking its own language, a foreign language like yours. They are usually mouthless cats, living in borrowed time in an unstable way.

I take my small suitcase and I close the door heading for the sea. My voice will never be silenced. It is a whale which throws water through its backhole. The boat is waiting for me. Where will it lead me to?

My paper boat does not have silver nails
It is a nutshell, a pile of logs badly tied
Through the cracks a little water leaks
Sometimes more than a little
But I am not scared, we have a wonderful sun
I am used to sailing in a voyage of blackness from the Black Sea to blacker seas
There are too many people, among the mass of human trunks
Numb by the humid wind blowing and with marine salt in my lips,
The prow can frighten anyone
But me, oh, how crazy! I cannot even swim!
If I could, really, what would that matter?
If I were a bird I would fall into the snare
If a whale,
In the net trap of the drowned bodies that water swells
If I reached the shore I would be arrested and
With the admiration of the shaky and freezing light of the prison cell
I could still be beaten to death in some barracks on the coast

The Cats of the Lamppost in the Park

The crossing has been long but I am already here. Now I have become a cat. After travelling inside a truck, my friend Pitxitxi —a cat from my own town, and an immigrant, like me—, has offered me a place in its cathole. We are several cats of different furs and origins living in the same mousehole. This circumstance would be amusing if it was not for the lack of metaphoric adornment it supposes and the discomfort it generates. There is nothing, not even a simple decoration.

In the cat’s home you only need to worry about the daily stuff, about selling handkerchiefs and gathering at night before going to bed. We could say that it is a small international conference of forgotten voices. Nobody is really from here, from these coordinates, from these latitudes, from these parallels. We are from there. There is our hometown. We come from other shelters, other worlds, both near and far, from other denigrated languages, both vernacular and foreign. We come from other voices that our parents would sweetly whisper to us. Babel is my new house and my language, the flag of society’s outcasts.

They say I am mad, raving mad, because I walk the streets speaking aloud to myself. I am like a dumb one who, despite speaking with his glance, nobody listens to. Today I visited the city and its red tile roofs. When I reached the park it was late and I climbed to the top of the statue of the prince warrior who defeated the cats, and I saw other dumb people, natives and immigrants, and they were in a worse situation than mine. This is the truth.

I have also seen how the young subjects of the great snow-white cat felinely carried lighters and bottles full of volatile and flammable liquid in their hands. They went to silence the miaows of the cats that live under the lamppost of the park. Cats like Pitxitxi, pitchblack, but homeless, mew-mews as thin as little fingers, skinny mew-mews without sardines. Some showed the blows of previous abuse. Before them spoke the incendiary ones: "Here, there can’t be other word than our word. The voice of the fire owners. Ours is the only genuine miaow".

They will find
Neither white flowers
Nor traces
The bench that you used as a bed until yesterday
The voice you used as emigrant compass
Will be today, along with your body, fuel to the flames
But you will become the bush that burns
But is never consumed
You will be eternally on fire
As long as the word in the mouth of your people remains alive



jkmugartza

2006/10/13

GARRAREN ETA KARROIAREN MARGOAK

AMAIA ITURBIDE

Azalaren mintzoa
Euskaldunon Egunkaria, 1995-05-28
http://www.susa-literatura.com/kritikak/egunkaria/krit0262.htm

"Garraren eta karroiaren margoak"
Juan Karlos Lopez-Mugartza
Euskaltzaindia-BBK, 1994

Esku artean dudan poemarioa, "Garraren eta karroiaren margoak" (Euskaltzaindia-BBK, 1994) izenekoa, Juan Karlos Lopez-Mugartzarena da, azala eta irudiak Iñaki Billelabeitiarenak direlarik. Felipe Arrese y Beitia Saria irabazi zuen 1993an.

Bost ataletan tajutua, munduaren sorreraz eta ondoko egutura-moldaketa historikoaz dihardu, honako mezu hau igorriz: historia herri xeheak egina da, esklabu eta galtzaileek, eta ez jauntxo eta ugazabek. Intrahistoria dakarkigu, hizkera indartsu eta estratoz estrato mailakatu baten bidez. Adierazpen bortitzerako joeraren abiapuntua izenburuan bertan dago, non historia dinamizatzeko garra eta karroia aukeratzen dituen, bi zirrara kontrajarri, bi irudi ernari eta, bidenabar, mingarri. Une oro ispiluaren bi aldeak isladatuko zaizkigu, aratza eta zikinarena, gozamena eta oinazearena, poza eta beldurrarena... izekiz eta motelduz.

60ko hamarkadan, poesia soziala pil-pilean zegoenean, bidegabekeriaren kontra zuzentasuna mahukutsik aldarrikatu ohi zen. Garaiak aldatu dira eta moduak ere bai; baina nahiz eta mundua aurrerantz doan, injustiziak hor dirau. Lopez-Mugartza horren jakitun izanik "Hil iharrausia...-n" lerro gazte eta iraultzaileok idatziko dizkigu: "arrosaren gorria arantzen doluminarekin elkartu duenak / aro berri eta askeak sor ditzan arteraino" (44. or.). Baina mahukutsik oldartu beharrean, koloreen sinbologipean arropaturik agertuko da, margoak izango ditu isilpeko lagunak kolore-mugen arauera banatutako liburu bildu honetan zehar. Eta hizkera lau eta erraza erabili beharrean, hitz dialektalak eta gutxi ezagutuak hartuko ditu, begi-bistakoa laket ez, eta ilunabar ezkutuen altxorren bila.

"Horiaren herria..." basamortua da, eta delako hori hau Bernardo Atxagaren "Etiopia-ko" beilegitik ez dabil urrun. Gizakia ez da agertuko huts hutsean, baizik eta jantzien eta koloreen espetxeratze leun-eztizkoen barruan. Azokaren koloreak dira bizitzaren sinbolo, beroaren eta hotzaren arteko dialektika, ongia-argiaren eta gaiztakeria-iluntasunaren artekoa. Albert Camus, gizon matxinatua, mintzatuko da.

"Urdinaren argia...-n" antzinaterako bidaia egiten da, non kobazulo, sorgin, akelarre, saguzar, sagar edo zuhaitz debekatuaren irudiekin topo egin dezakegun "buztinarekin bat egin arte" (35 orr.). Gizateriaren bakardadea eta karroiaren latza azpimarragarriak dira eta bitarte txuria mututasunaren bisaia dugu.

Aurreko koloreetan gaindi erromesaldia egin ondoren, "Orlegiaren hazia...-ra" iritsiko gara. Liburu horiarekin hasi zen, basamortuarekin, eta bukatu da orlegiarekin, lorategiarekin, edo beste hitz bat erabiliz, itxaropenarekin "ezbizia, betirako, bizitzarekin kateatu dela onartzen dut" (58 orr.) baieztatzen baitigu Lopez-Mugartzak.

Koloreen sinbologia maskaratu hau tonu kadentziatsuz adierazia adiskide dut.

Euskaldunon Egunkaria, 1995-05-28