2013/09/30

FERDINAND DE SAUSSURE

1. Ferdinand de Saussure

-          Biografia

Ferdinand de Saussure Genevan jaio zen 1857ko azaroarem 26an eta Vufflens le Chateau 1913ko otsailaren 22an. Hizkuntzalari suitzarra izan zen eta estrukturalismoaren sortzailea kontsideratzen da.  

Bere lanak hizkuntzaren oinarriak irauli eta aldarazi egin zituen. Hala ere, lanik esanguratsuena Hizkuntzalaritza Orokorreko Ikastaroa da. Dena den, bere ikasle bat izan zen Ferdinand hil ondoren lan hau argitaratu zuena.

-          Saussureren dikotomiak

o    Hizkuntza eta hizketa
o    Hizketa eta hitza
o    Paradigma eta sintagma: Paradigma batean izenak, aditzak eta denbora aditzondo eta aditzlagunak eta sintagman paradigma horiek erlazionatzen dira.

o    Diakronia eta sinkronia: denboraren joan etorrian hizkuntza baten izandako aldaketak, bere historia.

2. J.Tusón (1989)

-          Zer esan nahi du esaldi honek? “Hizkuntza bat tresna sinboliko bat...” Ahozko hizkuntza edozein gizartetan aurki daitekeen tresna da. Harremanak eratzeko, elkarreragina izateko… ezinbestekoa baita.

-          Zer nolako murrizketak ezartzen zaizkio giza komunikaziorako tresna horri? Hizkuntza ahoz bai idatzizko zerbait izaki ahozko hizkuntza da edozein gizarteko oinarria. Idatziko hizkuntza ahozkoaren ondoren garatutakoa baita.
-          Pentsamenduaren eta hizkuntzaren arteko loturak. Hizkuntza gure pentsamendua antolatzeko instrumentua dugu eta inguratzen gaituen ezagutzak eta mundua interpretatzeko gaitasunak banako bakoitzaren garapen maila zehazten du.

3. Goody (1977)

-          Biografia: Jack Goody 1919.urtean jaio zen Londresen. Gizartearen inguruko lanetan aritu zen eta antropologoa zen. Horretaz gain kultura ezberdinak ikasi zituen. 20 urterekin Cambridgen matrikulatu zen soziologia ikasteko, baina ezin izan zuen bukatu bigarren munduko gerra zela eta.

-          Zer gertatzen da hizkuntza idatziaz jabetzen garenean? Hizkuntza idatzira sarrera izateak, alde batetik, alderdi kognitiboren aldaketa eta bestetik, antolaketa sozialaren aldaketa dakar berarekin. Hizkuntza idatziak mantendu eta erlazionatu egiten du bai sinismena, bai teknika etab. kritika eta trasmisioa bermatuz.

4. Zer dakar hizkuntza bat ikasteak?

-          Artikuluan zehazten diren esan eta zuek proposatzen duzuen beste bat gehitu.

5. Hizkuntz trebetasunak

-          Zer suposatzen du ikuspegi funtzionalista eta komunikatibo bat izateak?


6. 60ko hamarkadaz geroztik

o    Zergatik dira ezagunak Austin eta Searle? 60tik aurrera indarra eta inportantzia ematen diote hizkuntzaren erabilerari. Eta horien bidez lortu ahal duzunari.

o    Nor zen Wittgenstein? Filosofo bat izan zen. Matematika eta hizkuntza erlazionatu zuen.

o    Zeri deritzo “hizketa ekintza”? Bidali duzun idatzizko zein ahozko mezu bat kodifikatu eta deskodifikatzea.

o    Zeri deitzen diogu “erabilera”? Komunikazioari deritzogu, komunitatzeko ikasten dugun hizkuntza.

o    Zein da “ezagutza” eta “erabilera” kontzeptuen arteko ezberdintasuna? Hizkuntza baten inguruan dakizuna da ezagutza eta erabilera dakizun hori erabiltzen jakitea. Hala ere, hizkuntza bat jakin arren, ez du esan nahi erabiltzen dakizunik.

o    Zer esaten du Txepetxek?

7. Gaitasunak

-          Gaitasun linguistikoak

o    Zer da? Egile bat aipatu. Hizkuntza baten alderdi sintaktiko, gramatikal eta hiztegikoan erreferentzia egiten dion gaitasuna da. (Noam Chomsky).

o    Competence & performance. Gaitasun linguistikoa & gaitasun hori eskuratu duenean gai da erabiltzeko.

o    Language & langue: hizkuntza (euskara), ez zara gai euskara oso batean hitz egiteko, baikoitzak bere euskaran hitz egiten du.

-          Gaitasun komunikatibo

o    Zer da? Egile bat aipatu. Gaitasun linguistikoa eta pragmatikoa hartzen ditu bere gain. Hizkuntzaren alderdi gramatikal, morfosintaktiko, lexikoari dagokiona… menperatzeaz gain, gizartean era egokian erabiltzea da. (erregistro egokia, lekua, zer esan behar den, errutina komunikatiboa…)

-          Gaitasun pragmatikoa

o    Zer da? Gaitasun soziala deitu ahal dugu eta bere gain hartzen ditu hizkuntza era egokian erabilzeko ezagutza eta gaitasun oro.

8. Ikuspegi komunikatiboak

-          Zein da ikuspegi hauen helburu nagusia? Hizkuntzaren alderdi gramatikala era egokian erabiltzeaz baino haratago doa, hizkuntzaren bidez komunikatzeko ahalmenari erreferentzia egiten baitio.

-          Ikasleak nola egiten du lan gelan? Era aktibo eta parte hartzen handiagoarekin. Modu honetan motibazioa sustatzeko asmoz.

-          Ama hizkuntzaren irakaspenean erabilgarria da? Nola? Bai, ama hizkuntza haurren errealitate hurbilaren eta testuinguruaren adierazgarri delako.

9. Makrotrebetasunak

-          Hizkuntzaren erabilera lau modu ezberdinetara gauzatu daiteke gizabanakoak hartzen duen paperaren arabera:

o    Zeintzuk dira makrotrebetasun linguistiko hauek eta grafiko batean azaldu.


HARTZAILEA
SORTZAILEA
AHOZ
Entzun
Mintzatu
IDATZIZ
Irakurri
Idatzi


10. Hizkuntzaren erabilera

-          Zer da ARRUE proiektua? ARRUE proiektua ikasleen eskola giroko hizkuntza erabileraren inguruko ikerketa-ildo bat da.

o    Non egin da? EAE eskoletan.

o    Zer neurtzen du? Ikasleen hizkuntzaren erabilera

o    Zer nolako ondorioak izan ditu?

§  Ikaskideen arteko euskara erabilera gelan: LMH4n euskaraz beti edo gehienetan egiten dutenak %60 dira eta DBH2n, berriz, %28. Gaztelania beti edo gehienetan erabiltzen duen multzoa LMH4ko ikasleen %25a da eta DBH2ko ikasleen %60a.

§  Ikaskideen arteko eukara erabilera patioan: Bi ikasmailatan, ikaskideekin jolaslekuan beti edo gehienetan gaztelaniaz egiten dute.

§  Ikasleak irakasleekin gelan: LMH4ko ikasleen erdiak baino gehiagok (%53) beti euskaraz egiten die irakasleei gelan. DBH2n euskaraz beti edo gehienetan egiten dietenen taldea LMH4n baino 12 puntu txikiagoa da, baina hala ere, bi ikasmailatan joera nagusia da ikasleek irakasleari euskaraz egitea gela barruan. Gelan beti edo gehienetan irakasleari gaztelaniaz egiten dietenen proportzioa %13koa da LMH4n eta bikoitza DBH2n (%26).


o    Interneten informazioa bilatu txosten horren inguruan

http://www.irekia.euskadi.net/assets/attachments/2802/Arrue_Prentsaurrekoa_eus.pdf?1359118341




Arana, Azpilikueta, Beriain, Celigueta, Cortezon, Huarte = NUP Magisteritza HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA II = Irakaslea: Lopez-Mugartza, JK

PRAGAKO ZIRKULUA

Wikipediatik hartuta

PRAGAKO ZIRKULU LINGUISTIKOA
https://eu.wikipedia.org/wiki/Pragako_zirkulu_linguistikoa

Pragako zirkulu linguistikoa edo "Pragako eskola" estrukturalismoan oinarritzen den hizkuntzalaritza korrontea da. Zirkulu honen sortzaileek beraien lanak hizkuntza eta literaturaren inguruan garatu zituzten eta lengoaia osotasun bat zela aldarrikatu zuten.

Korronte honek lau etapa izan zituen: taldearen hastapenetatik 1929ko tesiak argitaratu ziren arte, 1929tik 1934ra; 1934tik 1938ra eta azkenik, 1938tik 1948ra.


1926.urtean Pragako Zirkulu Linguistikoa antolatu zen Vilem Mathesiusen zuzendaritzapean eta berak ospatutako bilera hauetan ez zuten bakarrik literatura eta hizkuntzan adituek parte hartu, baizik eta hizkuntzen azterketan ziharduenek ere hartu zuten parte. Hasiera-hasieratik ekintza linguistiko eta estetikoen inguruko ikerketen ardura hartu zuten eta Jakobson nabarmendu zen hasiera batetik askok bera sortzailetzat jotzeko muturreraino.


Aristokraziako familia batean jaio zen Troubetzkoy.  Unibertsitatean hizkuntza indoeuroparren gramatika konparatua ikasi zuen. Kaukasoko hizkuntzak, sanskritoa eta hizkuntza avestikoa ikasi zituen
Irakasle izan zen Moskun, eta Iraultza ondoren Rostoven, Istanbulen, Sofian eta, azkenik, Vienan. Saussure eta Baudouin de Courtenay hizkuntzalarien jarraitzailea zen; harreman handia izan zuen Roman Jakobsonhizkuntzalariarekin eta Pragako eskolaren lanetan parte hartu zuen. 1928tik aurrera fonologia izan zuen azterketa eta lan guztien ardatza. Trubetskoi izan zen hizkuntzaren alderdi fonetikoa sistematizatu eta fonemaren definizio zientifikoa eman zuen lehena. Fonemak oposizio bidez sailkatu zituen eta horien tipologia finkatu zuen; alegia, estrukturalismoahizkuntzaren alderdi fonikoari aplikatu zion. Fonologiaren oinarriak jarri zituen eta teoria bakartuak bateratu eta sistematizatu zituen.

Roman Osipovitx Jakobson: BIOGRAFIA
https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c03212/eu_j_0204/j0204.html
https://eu.wikipedia.org/wiki/Roman_Jakobson


Errusiar hizkuntzalari eta filologoa (Mosku, 1896 - Boston, 1982). Filologo gisa, errusiera eta hizkuntza eslaviarrak aztertu zituen bereziki eta, hizkuntzalaritzaren alorrean, estrukturalismoaren molde berriak urratu zituen. Hark sortu zuen Pragako Eskola, Trubetzkoy eta Karcevskijhizkuntzalariekin batera, Ferdinand Saussurehizkuntzalari suitzarraren teorietan oinarrituta. Errusierari eta eslaviera zaharrari buruz eginiko azterketen ildotik, fonologia estrukturalistaren oinarriak finkatu zituen. M. Halle eta G. M. Fant lankideekin fonologiaren teoria berritu zuen. Haurren hizkera eta afasia-arazoak ere izan zituen aztergai (Studies on Child Language and Aphasia). Orobat, hizkuntzalaritzaren eta poetikaren arteko harremanez egin zituen azterketak.


Yeray, Iturri, Paternain, Gastaminza eta Izai = NUP Magisteritza = HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA II = Irak. LOPEZ-MUGARTZA, JK

2012/01/03

GOODY (1977)




 Zer gertatzen da hizkuntza idatziaz jabetzen garenean?
-          Gainerako eremu kulturalen giltza eskuratzea.
-          Gaitasunak dituen instrumentu bat izatea gure adimena bideratzeko.
-          Gure komunikatzeko eta erlazionatzeko posibilitateak erraztea eta zabaltzea.
-          Bizi garen mundua analizatu eta bertan parte hartu ahal izatea, segurtasun pertsonala handitzeko, eremu ezberdinetan askatzea eta komunikazioa piztea, erlazioa eta parte hartzea.
-          estio kognitiboa aldatzen dela alde batetik eta gizarte antolakuntza beste batetik. Hizkuntz idatziak, kreentziak kontserbapena, zainketa eta hedapena posible izatea laguntzen du.


Maittane, Guratz, Irati, Ixone, Josune = NUP Magisteritza = HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA II

2011/02/15

HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA


Otsailean gauden arren kurtso berria hasi da unibertsitatean lauhilabeteka aritzen garelako (orain, Boloniak eraginda, seihilabeteka ari garela diote, urte osoan zehar lanean gabiltzala adierazteko edo). Kurtso hasiera honetarako, ondoko gaiak jorratuko ditugu:

1. Hizkuntzaren Didaktikari sarrera. Hizkuntzaren eta literaturaren irakaspenerako metodoak. Oinarrizko kontzeptuak: linguistika, psikolinguistika eta soziolinguistika (hizkuntza eta gizartea, hizkuntz aniztasuna, elebitasuna, diglosia).

2. Komunikazio gaitasuna. Testua eta testuingurua. Literatur gaitasuna.

3. Hizkuntzak Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratua. Hizkuntz eta kultura anitzetako hezkuntza. Estatuko egoera. Nafarroako hizkuntza ofizialak: gaztelania eta euskara. 

4. Hizkuntzaren eta Literaturaren Lehen Hezkuntzako nafar kurrikulumari sarrera. Hezkuntza elebiduna eta eleanitza Nafarroan. Hizkuntzaren Trataera Integratua Nafarroan indarrean dagoen egungo Curriculumean. Oinarrizko Gaitasunak. Ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak.

5. Ahozko komunikazioaren irakaskuntza Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloan. Hizkuntza eta erabilera: ahozko testuak. Ahozko haur literatura.

6. Irakurriaren ulermena Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloan. PISA txostena.

7. Idatzizko hizkuntzaren ikas-irakats prozesua Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloan. Testuen tipologia. Testuaren koherentzia, kohesioa eta egokitasuna.

8. Hizkuntzaren alde deskriptiboak eta normatiboak: Gogoeta metalinguistikoa Lehen Hezkuntzako gelan. Ortografiaren eta Gramatikaren irakaspena. 

9. Hizkuntzaren irakaspenaren proiektuak eta ikasitakoaren ebaluazioa.

___

1. gaiari loturiko esteka interesgarriak: 

1.1. Hizkuntzaren Didaktikari sarrera


1.2. Hizkuntzaren irakaspenerako metodoak



2010/12/27

HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA Cmaps Tools COPYLEFT

Ikastetxe eta unibertsitateetan hezkuntz materialak ari gara sortzen eten gabe. Behin baino gehiagotan material horiek ez dira argitaratzen oso behin-behinekoak direlako edo etengabeko garapenean eta aldaketan daudelako eta, gerta likete, argitaratzeko unerako jada zaharkituak gelditu zaizkigulako.

Dena den, dudarik ez dago beste hainbat material didaktiko, eguneroko jardunerako sortuak, lan nekezaren ondorio direla, eta penagarria dela material horiek guztiak galtzea argitaratzeko modurik ez dagoelako edo, xinpleki, orri solte bat argitaratzeko modurik ez dagoelako.

Kasu hauetarako oso ongi datorkigu Copyleft mugimenduaren laguntza. Creative Commons elkartearen laguntzaz hainbat eta hainbat material argitara daitezke era birtualean gure ikasleen esku utziz, haiek ere materiak horiek osa eta gara ditzaten.

Materiala webguneetan edota blogetan eskegi daitezke eta edozeinek badu horiek erabiltzeko aukera baldin eta egilearen lana eta botatako izerdia aitortzen baditu.

Izan ere, azken aldi honetan asko izan dira oposaketetan guk sortutako materialak erabili dituztenak. Izan ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Magisteritzako euskal lerroko ikasleek IHMCren Cmap Tools erraminta informatikoa erabiliz Nafarroako Hezkuntza Curriculuma formalizatu dute eta Hizkuntzaren Didaktikaren inguruan gogoeta egin dute. Datu horiek guztiak garrantzi handikoak gertatu zaizkie karrera bukatutakoan oposaketak prestatzeko edo bere jardun profesionalean material horiek eskura izateko. Hala eta guztiz ere, jakin badakigu gure lanaz beste batzuk baliatu direla, gure ikerketa taldeetakoak ez direnak, batzuk Nafarroatik kanpo gure baseak kontsultatu ahal dituzte gainera, hori da Interneten mirari handia. Eta gu pozik gaude guretzat ez ezik, Euskal Herri osoko ikerlari, irakasle eta ikasleentzat garrantzi handiko materialak prestatu ditugulako.

Lan honen truke ez dugu ezer eskatzen. Egin behar genuen nahitanahiez, klaseko ariketak baitziren. Baina, hori bai, grafikoak, ideiak, eta lanak nondik atera diren aitor ditzazuen eskatu nahi dizuegu eta copyleft filosofiaren barnean murgildurik, eskatzen dizuegu gure lana hobetzea eta garatzea, eta lana hobetzen duzuen heinean, berriz ere kopia bat berbidali guri, eskerturik egongo gara zuekin betiko.

Mila esker !!

Creative Commons (Copyleft) baimenaren pean egindako lan bat, konparazio baterako:

Hizkuntzaren Didaktika

Juan Karlos LOPEZ-MUGARTZA
Nafarroako Unibertsitate Publikoa



http://cmap.unavarra.es/rid=1NYBG1GQ2-T1FZ3Z-2F5/Hizkuntzaren%20Didaktika%20JK%20LOPEZ-MUGARTZA%20Didactica%20de%20la%20Lengua%20Didactique%20de%20la%20Langue%20Didactics%20of%20Language
Licencia de Creative Commons
IHMC CMAP TOOLS HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA by Juan Karlos LOPEZ-MUGARTZA is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional License.
Creado a partir de la obra en http://cmap.unavarra.es/.

2010/06/15

HENRIKE KNÖRR SALBURUAN IKUSI DUTELA DIOTE


HAUR ESKOLA SALBURUAN JAKINTSU APAL BATEN OMENEZ

Aintza ta aintza...!!

Gu guztion maisua baitzen, maisuz eta maistraz beteriko eskola batean baino hobeki non bestela? Euskal Herriko haurrek ere badute maisua ezagutzeko eskubidea. Bere izena ez zen galduko inolaz ere, baina orain nekezago bere izena harrian zizelkatua eta haurren bihotzetan maitasunez idatzia baitago.

2009/06/01

ZURI BIDALITAKO MEZUTIK EZABATU NUENA

Interneten VELEIAri buruz idazten duzuna jarraitzen dut. Nik neronek ere desengainatuta nago auzi horrekin... behin txerritxo bat ikusi nuen ostraka batean marraztuta Jupiterri iraintzeko asmoz egina omen zena, eta, ez dakit, sinetsi nahi nuen arren, postmodernoegia iruditu zitzaidan... Baten bat gu adarrak jotzen saiatzen ariko balitz bezala, edo halako susmoa pasatu zitzaidan burutik, baina, etorri bezala, joan zitzaidan berehalaxe. Xabier Kintanak dioen bezala... ostraka batean "CocaCola" idatzita balego bezala...

Dena den, ez duzu ezetz erranen... polita izan zen sinistu genuen artean, ezta? VELEIArekin oso zorrotz jokatu da, egia zela uste genuen eta orain denok faltsuak direla diogu... Dena den, benetan faltsuak badira auzia izan ondoren zakarrontzira bota beharko genituzke, eta ez dakit ausartuko ote garen... Zergatik? Nik uste dut, faltsuak izanik ere, badutela zerbait magikoa, erakartzen dutena, eta zakarrontzitik salbatzen dutena.

LAZARRAGAren eskuizkribuekin, berriz, kontrakoa gertatu zen... Hasiera batean denok faltsuak zirelako susmoa genuen eta gero, ezetz-ezetz, ez zirela faltsuak, egiazkoak zirela. Horiek ere, ostrakak bezala, ezin dira kontsultatu. Eskura daude Interneten, bai, ostrakak bezala, baina ezin da papera ikutu, edo ostrakekin egin den bezala, paperari karbono 14aren froga egin bere antzinatasuna neurtzeko.

Aurkikuntza benetan literarioa izan zen hura. XVI. mendeko testu bat (eskerrak 1545. urtekoa baino lehenagokoa ez zela izan!), Arabako euskaraz... Den-dena bazuen, Atxagaren Camilo Lizardiren eskuizkribuaren antzera.

Nik testuaren pasarte batzuk irakurri ditut eta ez dit ematen balio literario handikoa denik, filologoentzat guztiz baliotsua bai, jakina, baino literaturaren aldetik ez oso maila gorenekoa. Dena nahas-mahas biltzen du bere legajo sorta horretara, poesia, narrazioa, plagioak (gauza arrunta zen denbora hartan), benetako zaldun batek inoiz eta inola, ezta barrea eragiteko ere, erabiliko ez lituzkeen oieskeriak...

Halere, narratzaile edo olerkari bezala oso ona ez den arren, hizkuntza ikertzen dugun guztion jinko jauna bilakatu da trinkoak erabiltzeko duen maisutasunarengatik. VELEIAn traketsa da aurkitzen dugun hizkuntza, faltsutzaile txar batek egina, LAZARRAGArengan berriz, distiratsua da hizkuntza, egileak euskara kontuetan Peru Abarkak berak baino gehiago jakingo balu bezala... Baina, aditz eder eta borobil horiek, de Rijk ospetsuak berak iradoki lezazkeen modukoak, nork irakatsi zizkion arabarrari? Zeintzuk izan ziren bere maisuak? Edo bera idazle (ez oso ona) izateaz gainera, gramatikalari (itzela) eta Euskal Filologian Doktore ote zen?

Adiskide, barka nazazu kalamatrika honengatik, baina ordu hauetan oso nekatuta nago eta nire buruak honelaxeko munstroak sortzen ditu gauaren babeslekuan.