Wikipediatik hartuta
https://eu.wikipedia.org/wiki/Pragako_zirkulu_linguistikoa
Pragako zirkulu linguistikoa edo "Pragako eskola" estrukturalismoan oinarritzen den hizkuntzalaritza korrontea da. Zirkulu honen sortzaileek beraien lanak hizkuntza eta literaturaren inguruan garatu zituzten eta lengoaia osotasun bat zela aldarrikatu zuten.
Korronte honek lau etapa izan zituen: taldearen hastapenetatik 1929ko tesiak argitaratu ziren arte, 1929tik 1934ra; 1934tik 1938ra eta azkenik, 1938tik 1948ra.
1926.urtean Pragako Zirkulu Linguistikoa antolatu zen Vilem Mathesiusen zuzendaritzapean eta berak ospatutako bilera hauetan ez zuten bakarrik literatura eta hizkuntzan adituek parte hartu, baizik eta hizkuntzen azterketan ziharduenek ere hartu zuten parte. Hasiera-hasieratik ekintza linguistiko eta estetikoen inguruko ikerketen ardura hartu zuten eta Jakobson nabarmendu zen hasiera batetik askok bera sortzailetzat jotzeko muturreraino.
Aristokraziako familia batean jaio zen Troubetzkoy. Unibertsitatean hizkuntza indoeuroparren gramatika konparatua ikasi zuen. Kaukasoko hizkuntzak, sanskritoa eta hizkuntza avestikoa ikasi zituen
Irakasle izan zen Moskun, eta Iraultza ondoren Rostoven, Istanbulen, Sofian eta, azkenik, Vienan. Saussure eta Baudouin de Courtenay hizkuntzalarien jarraitzailea zen; harreman handia izan zuen Roman Jakobsonhizkuntzalariarekin eta Pragako eskolaren lanetan parte hartu zuen. 1928tik aurrera fonologia izan zuen azterketa eta lan guztien ardatza. Trubetskoi izan zen hizkuntzaren alderdi fonetikoa sistematizatu eta fonemaren definizio zientifikoa eman zuen lehena. Fonemak oposizio bidez sailkatu zituen eta horien tipologia finkatu zuen; alegia, estrukturalismoahizkuntzaren alderdi fonikoari aplikatu zion. Fonologiaren oinarriak jarri zituen eta teoria bakartuak bateratu eta sistematizatu zituen.
Roman Osipovitx Jakobson: BIOGRAFIA
https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c03212/eu_j_0204/j0204.htmlhttps://eu.wikipedia.org/wiki/Roman_Jakobson
Yeray, Iturri, Paternain, Gastaminza eta Izai = NUP Magisteritza = HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA II = Irak. LOPEZ-MUGARTZA, JK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina