2013/09/30

PRAGAKO ZIRKULUA

Wikipediatik hartuta

PRAGAKO ZIRKULU LINGUISTIKOA
https://eu.wikipedia.org/wiki/Pragako_zirkulu_linguistikoa

Pragako zirkulu linguistikoa edo "Pragako eskola" estrukturalismoan oinarritzen den hizkuntzalaritza korrontea da. Zirkulu honen sortzaileek beraien lanak hizkuntza eta literaturaren inguruan garatu zituzten eta lengoaia osotasun bat zela aldarrikatu zuten.

Korronte honek lau etapa izan zituen: taldearen hastapenetatik 1929ko tesiak argitaratu ziren arte, 1929tik 1934ra; 1934tik 1938ra eta azkenik, 1938tik 1948ra.


1926.urtean Pragako Zirkulu Linguistikoa antolatu zen Vilem Mathesiusen zuzendaritzapean eta berak ospatutako bilera hauetan ez zuten bakarrik literatura eta hizkuntzan adituek parte hartu, baizik eta hizkuntzen azterketan ziharduenek ere hartu zuten parte. Hasiera-hasieratik ekintza linguistiko eta estetikoen inguruko ikerketen ardura hartu zuten eta Jakobson nabarmendu zen hasiera batetik askok bera sortzailetzat jotzeko muturreraino.


Aristokraziako familia batean jaio zen Troubetzkoy.  Unibertsitatean hizkuntza indoeuroparren gramatika konparatua ikasi zuen. Kaukasoko hizkuntzak, sanskritoa eta hizkuntza avestikoa ikasi zituen
Irakasle izan zen Moskun, eta Iraultza ondoren Rostoven, Istanbulen, Sofian eta, azkenik, Vienan. Saussure eta Baudouin de Courtenay hizkuntzalarien jarraitzailea zen; harreman handia izan zuen Roman Jakobsonhizkuntzalariarekin eta Pragako eskolaren lanetan parte hartu zuen. 1928tik aurrera fonologia izan zuen azterketa eta lan guztien ardatza. Trubetskoi izan zen hizkuntzaren alderdi fonetikoa sistematizatu eta fonemaren definizio zientifikoa eman zuen lehena. Fonemak oposizio bidez sailkatu zituen eta horien tipologia finkatu zuen; alegia, estrukturalismoahizkuntzaren alderdi fonikoari aplikatu zion. Fonologiaren oinarriak jarri zituen eta teoria bakartuak bateratu eta sistematizatu zituen.

Roman Osipovitx Jakobson: BIOGRAFIA
https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c03212/eu_j_0204/j0204.html
https://eu.wikipedia.org/wiki/Roman_Jakobson


Errusiar hizkuntzalari eta filologoa (Mosku, 1896 - Boston, 1982). Filologo gisa, errusiera eta hizkuntza eslaviarrak aztertu zituen bereziki eta, hizkuntzalaritzaren alorrean, estrukturalismoaren molde berriak urratu zituen. Hark sortu zuen Pragako Eskola, Trubetzkoy eta Karcevskijhizkuntzalariekin batera, Ferdinand Saussurehizkuntzalari suitzarraren teorietan oinarrituta. Errusierari eta eslaviera zaharrari buruz eginiko azterketen ildotik, fonologia estrukturalistaren oinarriak finkatu zituen. M. Halle eta G. M. Fant lankideekin fonologiaren teoria berritu zuen. Haurren hizkera eta afasia-arazoak ere izan zituen aztergai (Studies on Child Language and Aphasia). Orobat, hizkuntzalaritzaren eta poetikaren arteko harremanez egin zituen azterketak.


Yeray, Iturri, Paternain, Gastaminza eta Izai = NUP Magisteritza = HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA II = Irak. LOPEZ-MUGARTZA, JK

2012/01/03

GOODY (1977)




 Zer gertatzen da hizkuntza idatziaz jabetzen garenean?
-          Gainerako eremu kulturalen giltza eskuratzea.
-          Gaitasunak dituen instrumentu bat izatea gure adimena bideratzeko.
-          Gure komunikatzeko eta erlazionatzeko posibilitateak erraztea eta zabaltzea.
-          Bizi garen mundua analizatu eta bertan parte hartu ahal izatea, segurtasun pertsonala handitzeko, eremu ezberdinetan askatzea eta komunikazioa piztea, erlazioa eta parte hartzea.
-          estio kognitiboa aldatzen dela alde batetik eta gizarte antolakuntza beste batetik. Hizkuntz idatziak, kreentziak kontserbapena, zainketa eta hedapena posible izatea laguntzen du.


Maittane, Guratz, Irati, Ixone, Josune = NUP Magisteritza = HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA II

2011/02/15

HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA


Otsailean gauden arren kurtso berria hasi da unibertsitatean lauhilabeteka aritzen garelako (orain, Boloniak eraginda, seihilabeteka ari garela diote, urte osoan zehar lanean gabiltzala adierazteko edo). Kurtso hasiera honetarako, ondoko gaiak jorratuko ditugu:

1. Hizkuntzaren Didaktikari sarrera. Hizkuntzaren eta literaturaren irakaspenerako metodoak. Oinarrizko kontzeptuak: linguistika, psikolinguistika eta soziolinguistika (hizkuntza eta gizartea, hizkuntz aniztasuna, elebitasuna, diglosia).

2. Komunikazio gaitasuna. Testua eta testuingurua. Literatur gaitasuna.

3. Hizkuntzak Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratua. Hizkuntz eta kultura anitzetako hezkuntza. Estatuko egoera. Nafarroako hizkuntza ofizialak: gaztelania eta euskara. 

4. Hizkuntzaren eta Literaturaren Lehen Hezkuntzako nafar kurrikulumari sarrera. Hezkuntza elebiduna eta eleanitza Nafarroan. Hizkuntzaren Trataera Integratua Nafarroan indarrean dagoen egungo Curriculumean. Oinarrizko Gaitasunak. Ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak.

5. Ahozko komunikazioaren irakaskuntza Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloan. Hizkuntza eta erabilera: ahozko testuak. Ahozko haur literatura.

6. Irakurriaren ulermena Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloan. PISA txostena.

7. Idatzizko hizkuntzaren ikas-irakats prozesua Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloan. Testuen tipologia. Testuaren koherentzia, kohesioa eta egokitasuna.

8. Hizkuntzaren alde deskriptiboak eta normatiboak: Gogoeta metalinguistikoa Lehen Hezkuntzako gelan. Ortografiaren eta Gramatikaren irakaspena. 

9. Hizkuntzaren irakaspenaren proiektuak eta ikasitakoaren ebaluazioa.

___

1. gaiari loturiko esteka interesgarriak: 

1.1. Hizkuntzaren Didaktikari sarrera


1.2. Hizkuntzaren irakaspenerako metodoak



2010/12/27

HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA Cmaps Tools COPYLEFT

Ikastetxe eta unibertsitateetan hezkuntz materialak ari gara sortzen eten gabe. Behin baino gehiagotan material horiek ez dira argitaratzen oso behin-behinekoak direlako edo etengabeko garapenean eta aldaketan daudelako eta, gerta likete, argitaratzeko unerako jada zaharkituak gelditu zaizkigulako.

Dena den, dudarik ez dago beste hainbat material didaktiko, eguneroko jardunerako sortuak, lan nekezaren ondorio direla, eta penagarria dela material horiek guztiak galtzea argitaratzeko modurik ez dagoelako edo, xinpleki, orri solte bat argitaratzeko modurik ez dagoelako.

Kasu hauetarako oso ongi datorkigu Copyleft mugimenduaren laguntza. Creative Commons elkartearen laguntzaz hainbat eta hainbat material argitara daitezke era birtualean gure ikasleen esku utziz, haiek ere materiak horiek osa eta gara ditzaten.

Materiala webguneetan edota blogetan eskegi daitezke eta edozeinek badu horiek erabiltzeko aukera baldin eta egilearen lana eta botatako izerdia aitortzen baditu.

Izan ere, azken aldi honetan asko izan dira oposaketetan guk sortutako materialak erabili dituztenak. Izan ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Magisteritzako euskal lerroko ikasleek IHMCren Cmap Tools erraminta informatikoa erabiliz Nafarroako Hezkuntza Curriculuma formalizatu dute eta Hizkuntzaren Didaktikaren inguruan gogoeta egin dute. Datu horiek guztiak garrantzi handikoak gertatu zaizkie karrera bukatutakoan oposaketak prestatzeko edo bere jardun profesionalean material horiek eskura izateko. Hala eta guztiz ere, jakin badakigu gure lanaz beste batzuk baliatu direla, gure ikerketa taldeetakoak ez direnak, batzuk Nafarroatik kanpo gure baseak kontsultatu ahal dituzte gainera, hori da Interneten mirari handia. Eta gu pozik gaude guretzat ez ezik, Euskal Herri osoko ikerlari, irakasle eta ikasleentzat garrantzi handiko materialak prestatu ditugulako.

Lan honen truke ez dugu ezer eskatzen. Egin behar genuen nahitanahiez, klaseko ariketak baitziren. Baina, hori bai, grafikoak, ideiak, eta lanak nondik atera diren aitor ditzazuen eskatu nahi dizuegu eta copyleft filosofiaren barnean murgildurik, eskatzen dizuegu gure lana hobetzea eta garatzea, eta lana hobetzen duzuen heinean, berriz ere kopia bat berbidali guri, eskerturik egongo gara zuekin betiko.

Mila esker !!

Creative Commons (Copyleft) baimenaren pean egindako lan bat, konparazio baterako:

Hizkuntzaren Didaktika

Juan Karlos LOPEZ-MUGARTZA
Nafarroako Unibertsitate Publikoa



http://cmap.unavarra.es/rid=1NYBG1GQ2-T1FZ3Z-2F5/Hizkuntzaren%20Didaktika%20JK%20LOPEZ-MUGARTZA%20Didactica%20de%20la%20Lengua%20Didactique%20de%20la%20Langue%20Didactics%20of%20Language
Licencia de Creative Commons
IHMC CMAP TOOLS HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA by Juan Karlos LOPEZ-MUGARTZA is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional License.
Creado a partir de la obra en http://cmap.unavarra.es/.

2010/06/15

HENRIKE KNÖRR SALBURUAN IKUSI DUTELA DIOTE


HAUR ESKOLA SALBURUAN JAKINTSU APAL BATEN OMENEZ

Aintza ta aintza...!!

Gu guztion maisua baitzen, maisuz eta maistraz beteriko eskola batean baino hobeki non bestela? Euskal Herriko haurrek ere badute maisua ezagutzeko eskubidea. Bere izena ez zen galduko inolaz ere, baina orain nekezago bere izena harrian zizelkatua eta haurren bihotzetan maitasunez idatzia baitago.

2009/06/01

ZURI BIDALITAKO MEZUTIK EZABATU NUENA

Interneten VELEIAri buruz idazten duzuna jarraitzen dut. Nik neronek ere desengainatuta nago auzi horrekin... behin txerritxo bat ikusi nuen ostraka batean marraztuta Jupiterri iraintzeko asmoz egina omen zena, eta, ez dakit, sinetsi nahi nuen arren, postmodernoegia iruditu zitzaidan... Baten bat gu adarrak jotzen saiatzen ariko balitz bezala, edo halako susmoa pasatu zitzaidan burutik, baina, etorri bezala, joan zitzaidan berehalaxe. Xabier Kintanak dioen bezala... ostraka batean "CocaCola" idatzita balego bezala...

Dena den, ez duzu ezetz erranen... polita izan zen sinistu genuen artean, ezta? VELEIArekin oso zorrotz jokatu da, egia zela uste genuen eta orain denok faltsuak direla diogu... Dena den, benetan faltsuak badira auzia izan ondoren zakarrontzira bota beharko genituzke, eta ez dakit ausartuko ote garen... Zergatik? Nik uste dut, faltsuak izanik ere, badutela zerbait magikoa, erakartzen dutena, eta zakarrontzitik salbatzen dutena.

LAZARRAGAren eskuizkribuekin, berriz, kontrakoa gertatu zen... Hasiera batean denok faltsuak zirelako susmoa genuen eta gero, ezetz-ezetz, ez zirela faltsuak, egiazkoak zirela. Horiek ere, ostrakak bezala, ezin dira kontsultatu. Eskura daude Interneten, bai, ostrakak bezala, baina ezin da papera ikutu, edo ostrakekin egin den bezala, paperari karbono 14aren froga egin bere antzinatasuna neurtzeko.

Aurkikuntza benetan literarioa izan zen hura. XVI. mendeko testu bat (eskerrak 1545. urtekoa baino lehenagokoa ez zela izan!), Arabako euskaraz... Den-dena bazuen, Atxagaren Camilo Lizardiren eskuizkribuaren antzera.

Nik testuaren pasarte batzuk irakurri ditut eta ez dit ematen balio literario handikoa denik, filologoentzat guztiz baliotsua bai, jakina, baino literaturaren aldetik ez oso maila gorenekoa. Dena nahas-mahas biltzen du bere legajo sorta horretara, poesia, narrazioa, plagioak (gauza arrunta zen denbora hartan), benetako zaldun batek inoiz eta inola, ezta barrea eragiteko ere, erabiliko ez lituzkeen oieskeriak...

Halere, narratzaile edo olerkari bezala oso ona ez den arren, hizkuntza ikertzen dugun guztion jinko jauna bilakatu da trinkoak erabiltzeko duen maisutasunarengatik. VELEIAn traketsa da aurkitzen dugun hizkuntza, faltsutzaile txar batek egina, LAZARRAGArengan berriz, distiratsua da hizkuntza, egileak euskara kontuetan Peru Abarkak berak baino gehiago jakingo balu bezala... Baina, aditz eder eta borobil horiek, de Rijk ospetsuak berak iradoki lezazkeen modukoak, nork irakatsi zizkion arabarrari? Zeintzuk izan ziren bere maisuak? Edo bera idazle (ez oso ona) izateaz gainera, gramatikalari (itzela) eta Euskal Filologian Doktore ote zen?

Adiskide, barka nazazu kalamatrika honengatik, baina ordu hauetan oso nekatuta nago eta nire buruak honelaxeko munstroak sortzen ditu gauaren babeslekuan.

2009/05/23

Iruña-Veleiako idatziak benetakotzat hartu ditu Elexpuruk

SUSTATU.COM


#17. Re: Iruña-Veleiako idatziak benetakotzat hartu ditu Elexpuruk

Juankar LOPEZ-MUGARTZA ¦ 2009-05-20 ¦ 23:44


Ni, zuetariko asko bezala, sinetsi nahiko luketen horietako bat naiz. Kontua da, fede kontua bada, nik fedea galdu dudala sinesten dudan horretan. 

Migel Unamunokoari gertatzen zitzaion bezala, nik neronek ere sinetsi nahi dut... baina ezin. Dena den hil baino lehen, Jangoikoaren eskuetan jarri zuen bere arima: “Sar nazazu, Aita, zure bularrean, supazter zabala, zeren eta unaturik bainator jo eta ke aritu izanaren ondorioz.”

Buruak, burmuinak, gauza bat esaten dit, baina Iparragirreren bihotzak dio: "Zoaz Veleiara...!!"

Niri, egia esan, ez zait gehiegi kezkatzen nork dakien gehien, gehien zekiena ezagutzeko ohorea izan bainuen. Berak baino gehiago jakin lezakeen gizonik mundu honetan ez da jaio. 

Jakintsuak sinesten zuen, bihotzak hala esaten baitzion... Baina, azken batean, zientziaren krudelak ilusioak zapuztu zizkion sinesten zuena ñabartzeraino, eta sinesten ez zuena desgogara onartzeraino, iritziz aldatzeko behartuta sentitu baitzen. 

Berak sinesten zuen garaian, nik neronek ere sinesten nuen, bere jarraitzaile fidela bainintzen, Mendiburu Larramendiren jarraitzaile fidela zen bezala, edo Sarako Etxeberri Axularrena izan zitekeen gisan Axular ordura arte bizi izan balitz. 

Orain, umezurtz naizelarik, minutuko ixilunea eskatzen dut eta, neure gloriazko minutua ere bai, nik neronek ere gai honen inguruan sentitu dudana adierazi nahi baitut, nik baino lehen nahi izan duen orok egin duen bezala benetan demokratiko eta kalakaria bilakatu den auzi honetan. Beraz, noan harira.

Behin batean, Iruña-Veleian lagun arte gozoan nengoela, nik -pleonasmo bat erabiltzea zilegi bekit- neure begiekin ikusi nuen Power Point batean aipatu ostraka horietako batzuen argazkia. Batean txerritxo bat marraztuta zegoen eta txerrikumearen barnean "JVPITIIR" idatzita zegoen... Veleiako aurkikuntzen uste osoa nuen arren eta sinesten nuen arren, ezin nuen sinetsi begi aurrean neukana. Erabat surrealista iruditu zitzaidan. Nire inguruan zeuden guztiak farrez hasi ziren hori ikustean, batzuk Jupiter jainkoa txerritzat hartzen zelako oso era bitxian, komiki batean bezala, eta beste batzuk adar jotze baten aurrean zeudela uste zutelako. Hori gutxi balitz, beste ostraka batean buruz behera jarritako hiru gurutze ikusten ahal ziren argi eta garbi eta, bitxiena, haien azpian hiru jainko erromatarren izenak: Neptunorena zen horietako bat eta besteen izenez ez naiz oroitzen, Pluto edo Saturno izan zitezkeen, ez dakit, Jesusen alboetako lapur onak balira bezala.

Ostraka harrigarri haiek ez ditut berriz ere inon ere ikusi, ez dut inon ere haien berri izan, eta horiek ziren maitagarrienak zitzaizkidanak. 

Orain denbora iragan delarik, eta Filologiaren gordintasuna bazter utzita, arte naïfaren aldarria egin nahi dut lerro hauetatik eta hona nire galdera: Non dira nire ostraka eder haiek?

Agian, begi fedegabekoen laidozko begiraden lotsaz desagertu ote dira? 

Bukatu baino lehen, aitortu behar dut batzuen erresistentzia, batzuen aurre egiteko modua, bakar-bakarrik egonik ere, munduko elementu guztien kontra daramaten borroka, benetan heroikoa iruditzen zaidala. Miresten ditut eta beren fedeari inbidia diet, nik neronek ere sinestu nahiko bainuke. Horren harrera ona egin zigun arkeologo menderakaitz eta bakarti horrek bezala ("ene untsa eginak ere orai oro gaitz dira... mirakulu banagi ere, orai ene ogena"). Baina ezin dut. Fedea galdu dut dagoneko.

Guztiarekin ere, dena ez da oraingoz erabat galdu. Bizi naizeno Veleiarena iruzurra dela uste sendoa izanen dudan arren, hil baino minutu batzuk lehenago, euskaldun fededun eta zintzo bezala, nire ezpainetatik aterako da, jaiera handiz, nire azken otoitza: "Gure Ata zutan serana, santu isan beti sure isena, etor badi sure reinu..."

#18. Re: Iruña-Veleiako idatziak benetakotzat hartu ditu Elexpuruk

Juan Martin Elexpuru ¦ 2009-05-21 ¦ 10:54


Juankar: asko gustatu zait zure parabola. Aitortzen dut nik ere irudi hori ikusi nuenean antzeko zerbait sentitu nuela. Dena den, ez du JUPITER ipintzen, IUPITER baizik. 

Uste dut ez naizela gehienak baino fededunagoa. Oso fidakaitz bihurtu nau adinak. Horregatik aurkitzen naiz ataka honetan.

Irudi honi eta zuk aipatzen dituzun beste batzuei buruz ere ibiliak gara peskisan. Kristauak eta judutarrak pertsekuzio itzelak jasan zituzten mende haietan. Horregatik, beren errebantxatxoak hartzen zituzten intimitatean, besteen jainkoak txerri gezitu edo gurutziltzatu gisa irudikatuz. 

Kasualitatez, gaur bertan Terraeantiquae blogean dator irudia, iruzkin interesgarri batekin lagunduta: