Marfil dorrea
Bular beroa
Lilitxo emagaldua
Gizonen zoragarri
Urkin hezearen hileko egotzia
Izar aldeko distir arrotza
Verenda mulieris emankorra
Neurrigabe
Aiene ixila
Txuzko ezpain miazkatzaileak
Itzalpe goxoa
Gerizpe saindu maitagarri
Emakumearen ebakia
Izter bero sutan jarria
Erabat urtua
Azerikume
Hazi berezia
Odoleztatua
Mingain hezea
Hego haize andrekari
Kraskarazia
Xurgatua
Baretzen hasia
Zuhaitz osto aldakorrek eraginda banengo bezala
Zure eguzki izpi ttipinoen argitan oraino erabat zorionak hilda ez
Baina hurbil, gailurrera bidean bainaiz zure zauri gorriaren kariaz
LURPETIK ATERATAKO GORPUEN OMENEZ
Baina, zer iragan zen
edo iragaiten ari zen une haietan
Soltxaga Komandante Jaunaren arima beti itxi bezain hotzean?
Marino Ayerra
edo iragaiten ari zen une haietan
Soltxaga Komandante Jaunaren arima beti itxi bezain hotzean?
Marino Ayerra
Zapata beltzaren zolak zauritu zuen
Lur aske emankor gozo honen
Karmin
Lore gorria
Lertxundi handietako hilobian ehortzia
Zuhaitz sustraia izan zena enbor bilakatu zen
Eta hitzezko mailu batez
Gure ate lokartuan jo zuen
Oroimena ez galtzeko eskatzen
Inora joango ez direnen arimekin
Ez da urtzen ahal
Urak eraman eta
Itsas hondarrean
Beste mila harea ale ezezagunekin
Batera nahastea
Eta galtzea
Ez da zilegi
BERANDU ARGITUTAKO EGIEN KOLORE ARREA
Egunsentiko eguzkiak
Eta ihintzaren tanta hezeek gordetako txingar gorien beroan
Gau haize beltza iragana zelarik
Labanaren ahoa erabili eta urrats saltzaileak eman zituzten
Azpisuge amorratuek
Historia liburuetan idatziko zenaren beldur
Beren arrazoiak agertzeko
Atzoko aterpe emaileekin
Hizketan egin nahi izan zuten izkutuan
Patxada handiz eta ez harrokeriaz
Atzoko aterpe emaileen
Giza borrero izanik
EGIA, GEZURRA, IRUZURRA
Galli Bascos seu Biscainos, Hispani Vascongados appelant (ii sunt propre Vascones) Cantabri latine dicerentur, eorumque lingua quae his Vascuence; illis Basca aut Biscaina est.
A. Oihenart
Eta bertze anitz lekhutan (Nafarroako armarriaren katearenak)
Anitz hauts fitsetan (kate bereko mailak baikara)
Anitz puntu ttipietan (lau haizeetara haizatuak)
Honaino Axularrek irakatsitakoa (ezjakin anitzek ez dakitena)
Esaiezue orobat, ozenki (ahopeka ez baitigute kontuan hartzen)
Aberri guztiei, engainatu orori (egia, egia eta beti egia, adiskideak)
Etxeparek irakatsitako poema (ortzadarraren ikuspegi anitzekin)
Bertzeek orok usteko balute (edo baten batek aski, hark bezala)
Oraindik ere, ezin eskriba zaiteiela (edo ezin fisikaz mintza)
Jakin dezan, jauntxo jaun ergelak (euskararen etsai mantxarik gabea)
Garai berriak datozela (harentzat itzal lodi beltz erasotzaileak)
Eguzki gora dagoela (ez dela hiletarik egonen euskararen etxean)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina