2019/11/25
PODCAST "SUSTRAIAK ETA KONTRAKULTURA"
https://drive.google.com/open?id=1kDBefpDi07Ov-MN0bJ4VO8JmJrigxDl4
uc?export=download&
2019/11/15
HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN
A) LEHEN PORTFOLIOAK HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAN
B) HAUR HEZKUNTZA
1. Pasaportea + 2. Biografia + 3. Txostena (Gazteleniaz)
C) LEHEN HEZKUNTZA
1. Pasaportea
2. Biografia
3. Txostena edo Dosierra
ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT
Portfolioa hitza entzuten da maiz irakasle askoren ahotan, baina zenbaitetan ez dakigu zehatz-mehatz zer den haiek zeri deitzen dioten Portfolioa, zer nahi duten ikasleek egitea, eta zenbaitetan iduri luke ez dakitela benetan zer den zehatz-mehatz eskatzen ari direna. Izan ere, "Portfolio" hitzaz ulertzen duguna argi eta garbi azaldu beharra dago, ikasleek edo, oro har, Portfolio baten egileek nondik nora jo jakin dezaten.
Portfolioa, ongi egina baldin badago, autoebaluaziorako tresna didaktiko indartsua da, ikasgai batean edo ikaskuntza prozesu jakin batean izan dugun eboluzioa erakusteaz gainera, ikasketa horren inguruan gogoeta egin baitezakegu, garatu ditugun gaitasunen inguruan iritzi kritikoa emanez.
Gainera, Portfolioa denbora jakin batean landu ditugun ikasketa guztien bilduma izan daiteke: ikasgai batena, seihileko bateko ikasgai guztiena, maila jakin batekoa edo, nahi izanez gero, Gradu osokoa. Horregatik, hain garrantzitsua da Portfolioa ongi eta era ordenatuan egitea, etorkizunerako baliagarria gerta dakigun.
1. Hizkuntzen Porfolio Europarra
Hizkuntzen Portfolio Europarra da Portfoliorik ezagunena (http://redined.mecd.gob.es/xmlui/handle/11162/121472). Portfolio hori hiru ataletan banatuta dago:
1. Pasaportea (Gaitasunak)
2. Biografia (Nola bizi izan garen ikaste prozesua)
3. Txostena (edo Dosierra: ariketak eta ezagutzak)
2. Atal bakoitzean zer garatzen da?
1. Pasaportean: Kurtsoan zehar edo denbora jakin batean, irakaslearen, ikaskideen edota nire ikasketa autonomoaren bidez edota klaseko ariketen bidez lortu, garatu eta akreditatu ditudan gaitasunak.
2. Biografian: Kurtsoan zehar, irakaslearen, ikaskideen edota nire ikasketa autonomoaren bidez edota klaseko ariketen bidez lortu, garatu edota akreditatu diren gaitasunak erdiesteko bizi dudan esperientzia eta aktibatu behar izan ditudan estrategien kontakizuna eta horren gaineko gogoeta sakona.
3. Txostenean edo Dosierrean: 1. Gaitasunak lortzeko egin ditudan ariketa eta agiri guztiak era ordenatuan aurkeztuak eta sailkatuak. 2. Gaitasunak lortzeko klasean irakaslearengandik eta ikaskideengatik jasotako ezagutzak.
3. Portfolio on baten antolaketa
Azpiatalen ordena aldatu daiteke Portfolioaren egilearen nahierara. Lehenengo ataletik hasi, bigarrenetik edo hirugarrenetik Portfolioaren jabearen esku dago.
Ildo beretik, bere erantzukizuna ere bada erabakitzea nola egituratuko duen Portfolioa:
1. Edo ariketa guztiak batera Txosten bakarrean eta, era berean, gogoeta orokorra eta globala Biografiaatal bakar batean, eta lortutako gaitasun guztiak errubrika batean bilduak Pasaporteatal bakarra osatuz.
2. Edo ariketaz ariketa (Txostena) iruzkintzen joatea (Biografia), zer nolako gaitasunak erdietsi diren agerian utziz (Pasaportea).
Esate baterako:
1. Txostena: Kurtsoan zehar egindako ariketak edota ezagutzak batu behar dira atal honetan. Ariketa bat aukera dezagun; esate baterako: https://miaulario.unavarra.es/access/content/group/2019_0_301105_91_G/8.%20saioa_2019_09_30/Subj4.htm
2. Biografia: Ariketa hau egiten zer nolako bizipenak izan ditut? Ariketa honekin lortu ditudan gaitasunak eskuratzeko egin bhar izan ditudan ahaleginak eta izan dudan ibilbideaazalduko dut hemen. Ariketa nolakoa iruditu zait: erraza, zaila, konplexua, sinpleegia? Gauza izango nintzateke hau bezalako beste bat ebazteko? Ariketa hau egiteko unean gabeziaren baten bat izan nezakeela sentitu ote dut? Zeintzuk izan dira nire indarguneak eta nire ahulguneak ariketa hau egiteko unean? Ikaskideei edo irakasleari laguntza eskatu ote diet? Zenbat denbora behar izan dut egiteko? Noiz egin dut? Azken unean egiten ote ditut nik beti ariketak edo ahalik eta lasterren egitea gustuko dut?
3. Pasaportea: Zer nolako gaitasunak landu, lortu edo garatu ditut ariketa honen bitartez? Gure ikasgaiaren Ikasgelategi Birtualean argitaratu den Irakaskuntza Gidan aipatzen diren Gaitasun Orokorrak eta Gaitasun Berariazkoak kontsultatu: https://miaulario.unavarra.es/portal/site/2019_0_301105_91_G/page/f3985d8c-9c79-4183-983f-e73bc566e144
Zeintzuk dira aurten erdietsi ditudan gaitasunak? Zeintzuk falta zaizkit lantzeko? Zenbat landu ditut klasean, zenbat etxean? Nola egingo dut aurten landu ez ditudanak lortu edo garatzeko?
4. Zer da Portfolio Elektroniko bat?
Orain arte, Portfolioaz aritu gara, baina orain hori zer den dakigularik, pixka bat haratago joan gaitezke eta XXI. mendeak eskeintzen dizkigun IKT-en baliabide teknikoak baliatzen ahal ditugu.
Ohiko Portfolioa("analogikoa" dei dezakeguna) kartoizko karpeta bat da non gure lanak biltzen ditugun (3. Txostena edo Dossierra) eta gure ikasketa prozesuari buruz gogoeta pertsonalak gordetzen ditugun (2. Biografia) eta lortutako gaitasunen errubrika gordetzen dugun.
Urrats bat aurrera eman dezakegu eta gure Portfolio hori kartoizko karpetan gorde beharrean, Word batean bil dezakegu, kurtsoan zehar egindako lan guztiak eta bertan bilduz irakaslearengandik, ikaskideengandik edota gure ikasketaren autonomarengatik ikasitako ezagutza guztiak (3. Txostena), ikasitako ezagutza horren eta egindako ariketa horien inguruan egindako gogoeta (2. Biografia) eta ezagutza eta ariketa horiei esker lortutako gaitasunen errubrika (1. Pasaportea). Dena Word horretan jaso eta inprimatu daiteke etxean enkuadernatuta gordetzeko edo irakasleari emateko.
Baina, benetako jauzia e-Portfolioa da, alegia, Portfolio Elektronikoa. Kasu honetan, Word programaz gainera, Excel orriak, irudiak, PDF agiriak, Webguneak, Wikipediako sarrerak, bideo-jokuak, Youtubeko nahiz guk sortutako bideoak eta nahi beste baliabide teknologiko erabil daitezke gure Portfolio eratzeko unean.
Dinamikoa da guztiz: irakaslearekin eta beste ikaskide batzuekin parteka dezakegu, material berriak edozein unetan erants ditzakegu, eta zaharkituak gelditu zaizkigun sarrerak ezabatu ere bai.
e-Portfolioan kurtsoan zehar erabilitako idatzizko, ahozko nahiz ikusentzunezko agiri guztiak bil daitezke bertan, blog moduko batean, GoogleSites-en, Drive-an edo Webgune batean. Honela, beti eskura izanen ditugu era ordenatuan, edozein unetan, edozein mailatan erabilitako materiala eta landutako ezagutzak (3. Txostena), horien inguruan egindako gogoeta (2. Biografia) eta ariketa eta ezagutza horien lanketari esker lortutako gaitasunen errubrika (1. Pasaportea).
5. Prest al zaude zure e-Portfolioari ekiteko?
Hemen eman diren jarraibideak betetzen badituzu, Portfolio on bat egiteko moduan izanen zara. Zure lanaren inguruan gogoeta egiten baduzu eta egin duzun lanarekin saiatzen bazara ulertzen zeintzuk izan diren lortu dituzun gaitasunak, ezin izango duzu Portfolio on bat baizik egin. Ez izan zalantzarik. Trebatzen zaren heinean, gero eta errazagoa suertatuko zaizu eratzea, antolatzea eta gogoeta egitea. Eta honela jokatuz gero, Portfolio on bat egitearen onurak jasoko dituzu. Portfolio hori Interneten jarriz gero, edozein lekutan, edozein unetan eskura izango duzu, eta nahi duzularik zure irakaslearekin, oraingo ikaskideekin eta etorkizuneko ikasleekin ere partekatu ahalko duzu. Portfolio on bat egin, ez zara damutuko.
Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Komunikazio Trebetasunak eta IKT
ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT - CC by-nc-sa 4.0 - Juan Karlos LOPEZ-MUGARTZA
ZEINTZUK DIRA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKAREN ALOR EPISTEMOLOGIKO NAGUSIAK
ZEINTZUK DIRA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKAREN ALOR EPISTEMOLOGIKO NAGUSIAK - CC by-nc-sa 4.0 - Juan Karlos LOPEZ-MUGARTZA
http://cmap.unavarra.es/rid=1NYBG22MR-10MJY18-2X9/Hizkuntzaren%20Didaktika%20JUAN%20KARLOS%20LOPEZ-MUGARTZA%20xxxxxxxxxxxxxxxxxxx%20HAU%20IREKI%20BEHAR%20DUZUE.cmap
Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Komunikazio Trebetasunak eta IKT
http://cmap.unavarra.es/rid=1NYBG22MR-10MJY18-2X9/Hizkuntzaren%20Didaktika%20JUAN%20KARLOS%20LOPEZ-MUGARTZA%20xxxxxxxxxxxxxxxxxxx%20HAU%20IREKI%20BEHAR%20DUZUE.cmap
Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Komunikazio Trebetasunak eta IKT
2019/11/03
IKT-EN ERABILERA EGOKIAZ BESTE ADIBIDE BAT
NUP - Komunikatzeko Trebetasunak eta IKT - 18/19
Nafarroako Unibertsitate Publikoko blogari baten lana
2016/01/10
IKT-EN ERABILERA EGOKIAZ ADIBIDE ON BAT
Hizkuntzen Portfolio Europarrean oinarrituriko blogak
.
Portfolioa osatzeko EAQUALS eta ALTE erakundeek, Europako Kontseiluko Hizkuntza Bizien Atalak Strasbourgen koordinatzen duen proiektu pilotuaren baitan, elkarlanean egin zuten Hizkuntzen Portfolio Europarrean oinarritu beharra dago. .
Ikus ondoko esteka:
https://www.eaquals.org/resources/the-eaquals-alte-electronic-european-language-portfolio-eelp/
Uxoa Elizalde
2015/03/16
HIRU ERREGEEN MAHAIA - LA MESA DE LOS TRES REYES, itzulpen okerra ote?
Lexikologiaren garrantzia aipatu izan da behin baino gehiagotan gure klaseetan. Onomastikaren garrantzia ere bai. Itzulpenarena, zer esanik ez. Itzulpen okerrak eta herri etimologia hizkuntza interferentzia askoren oinarrian daude. Elebitasun sozialaren egoeretan maiz gertatzen denez, hizkuntza bateko hiztunak ulertzen ez duenak zentzu berriak har ditzake beste komunitate batek bere egin eta esanahi berriak ematen dizkionean.
Jatorrizko hizkuntzan "A" esan nahi zuena, "B" izatera pasa daiteke bigarren hizkuntzan aldaketa txiki batzuk egin ondoren edo akats batengatik. Izan ere, gaur egun "Hartz Handia" eta "Hartz Txikiak" bezala ezagutzen ditugun konstelazioak, herri etimologiak eragindako itzulpen oker baten ondorioz sortu dira. Ez diozue inoiz ere zeuen buruei galdetu ea nola arraio ikus daitekeen hor "hartz" bat? Gurdi bat bai, burruntzali bat ere bai. Hau da, kirten edo ardatz antzeko bat ateratzen da gurditik edota ontzitik... baina hartz batengandik zer ateratzen da? Buztanik ez dute... orduan, zer dela eta irudikatu konstelazio hori hartz baten modura?
Ba, dirudienez, hauxe izan da itzulpen baten ondorio; izan ere, akadieraz "eriqv" burruntzali eta... hartza! izan daiteke. Itzultzaile greziar batek behar ez zen adiera aukeratu zuen eta harrezkeroztik denok saiatzen gara hartz bat ikusten, irudikatzeko zaila zaigun arren. Baina, hala da, "Gurdi Handia" entzuten den arren, hedatuena "Hartz Handia" izendapena da. Baina oker baten ondorio sorturiko hitza da.
Antzeko gauza bat gertatzen da gurean. Asko dira, gure artean, horren antzeko kasuak. Izan ere, azken egun hauetan artikulu bat publikatu da "Hiru Erregeen Mahaia" izeneko mendiaren izenaren inguruan. Testua gazteleraz dago; hala eta guztiz ere, zuen interesekoa izanen delakoan, hemen atxikitzen dizuet.
Era Tabla d’eths Tros Rouyes
vs. el Archivo de la Junta General del Valle de Roncal y la
Sentencia Arbitral del Tributo de las Tres Vacas
guardada en los Archivos Departamentales de
los Pirineos Atlánticos
El nombre de la montaña llamada La Mesa de los Tres Reyes, o Meseta de los Tres Reyes según información de Don Justo Baqué Salbotx, es de reciente factura. El nombre aparece citado por primera vez en 1914 por Julio Altadill en su obra Geografía del País Vasco-Navarro (cf. López-Mugartza 2008, Erronkari eta Ansoko toponimiaz [EAT], pág. 5281) y con anterioridad, en 1858, con el nombre de Tabla de los Tres Reyes, en el Tratado de Límites entre España y Francia, firmado en Bayona el 28 de diciembre del mismo año por los testigos D. Francisco María Marín, D. Manuel Monteverde, M. Victor Lobstein y el General Callier.
En el texto del tratado se lee lo que sigue: «Desde aquí se levanta notabilísimamente la cadena del Pirineo, cuya cresta, muy marcada por esta parte, divide a Navarra del departamento de los Bajos Pirineos hasta la elevada cumbre que se llama Tabla de los tres Reyes, por ser punto común a los tres antiguos reinos de Navarra, Aragón y Francia» (EAT, pág. 4744).
Con parecida denominación (La Tabla de los tres Reyes) aparece citada en el tratado celebrado entre España y Francia para fijar los límites de ambos estados firmado en Bayona el 14 de abril de 1862 y publicado en el Boletín Oficial de la Provincia de Huesca, núm. 99, del lunes 14 de julio de 1862. Una copia literal de este tratado se conserva en los archivos municipales de Ansó y ha sido publicada en EAT (pág. 4899): «Articulo 1º: La linea divisoria entre las soberanias de España y Francia, desde la estremidad Oriental de Navarra hasta el Valle de Andorra, partirá del vértice de la Tabla de los tres Reyes, último punto designado en el acta de amojonamiento extendida en virtud de lo que dispone el Articulo 10 del Tratado de límites de 2 de diciembre de 1856.»
Así pues, este nombre nunca aparece en la documentación anterior al siglo XIX. En mi tesis doctoral (EAT, pág. 2292 ) y también en un artículo anterior titulado Roncal, Ansó y Barétous (Bearne), tres zonas pirenaicas en contacto(Vascuence y romance, 2004, pp. 199-200), propuse una explicación para este topónimo a través de la supuesta denominación bearnesa *Era Tabla d’eths Tros Rouyes, Rois o Roayes. En la actualidad esta denominación circula por la nube y la recoge la enciclopedia virtual libre Wikipedia (y todos aquellos que de ella se hacen eco) sin citar autoría y dando por sentado que en gascón el verdadero nombre de este monte es el que nosotros, al faltar documentación, hemos reconstruido. En realidad, la explicación del nombre debe necesariamente y efectivamente encontrarse a través del gascón bearnés hablado en Barétous y Aspe. No podría entenderse el topónimo de ninguna otra manera. Pero esto no deja de ser una teoría que no puede corroborarse con testimonios orales o escritos en ninguno de los pueblos bearneses vecinos; esto es, hasta donde nuestros conocimentos alcanzan, nadie llama a esta montaña *Era Tabla d’eths Tros Rouyes, ni en Barétous, ni en Aspe, como es de esperar al tratarse de un constructo. Sin embargo, el nombre actual debe, necesariamente, derivarse de él.
Gai honetan sakontzeko, ingelesez:
EUSKERA, LANGUAGE OF THE PYRENEES: THE CASE OF ANSO (ARAGON) AND RONCAL (NAVARRE)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


