2014/02/05

Arrasateko euskalkia



Arrasateko euskalkia (Debagoienekoa edo Mendebaldekoa)

http://www.ahotsak.com/euskalkiak/debagoienekoa/


Aldaerak: afixa ('habia'), betik ('beti'), birki ('biki'), egogi ('egoki'), emun ('eman'), fan (eta baita fuen, fuan; 'joan'), gutxi, irago ('igaro'), nahar ('lahar'),puxkat, txikin ('txiki'). Aldaera hauetako asko Debaerdiko hizkera batzuetan ere erabiltzen dira (batez ere Bergaran, Antzuolan eta Elgetan).
Lexikoa: aittajauna ('aitona') eta amandria('amona'), amarratz ('armiarma'), beilegi ('hori'), biao('bazkalosteko lo kuluxka'), eguakitz / eguakotx('ostiral'), erripa ('aldapa'), etzilimo ('etzidamu'), garbatu ('damutu'), garranga ('izotz burruntzia'),irastu ('tximista'), itxungi / atxingi ('itzali'), jarein('utzi'), justuri / fusturi ('trumoia, ostotsa'), lan(mendebalean 'behar'), laru (kolore horixka'), lekaio('oihu, irrintzi'), petrina ('gerrikoa'), samur ('erraz'),susuma ('higuina'), takarraran ('lasterka'), tril egin('topo egin'), txirritola / sirixola ('argizari'), tu (>txu)('tu'; Deba ibarreko gainerako hizkeretan: txistu),zerba. Hitz hauetako asko Debaerdiko hizkera batzuetan ere erabiltzen dira (batez ere Bergaran, Antzuolan eta Elgetan). Mendebaleko berba orokor batzuk arrotzak dira Debagoienean, esaterako,lantzean (behin) eta ostian(go).



 

JARDUERA BAT LEHEN HEZKUNTZAN LANTZEKO:


Ikusi ondorengo bideo hau eta irakaslearekin batera, ulertu dena eta ez denaren inguruan eztabaida txiki bat eratu beharko da. Bertan irakaslea laguntzaile bezala arituko da, eta ikasleak izango dira protagonista eta eztabaidaren buruak.
Hala ere, irakasleak galderak egingo ditu pertsona honek esaten duenaren inguruan, ea ulertu dute edo ez; eta honez gain, irakasleak euskara hori ea noizbaiten entzun duten galdetuko die.
Eztabaida bukatutakoan, ikasleek gogoeta txiki bat idatzi beharko dute, aiton-amonen eta ikasleen euskaran dagoen ezberdintasunak idatziz, gabeziak eta baita onurak islatuz.

Beñat Corcuerak proposatutako jarduera

Joseph Novak eta Hizkuntzaren Didaktikari egin zizkion ekarpenak



Nor da Joseph D. Novak eta zer nolako ekarpenak egin dizkio Didaktikaren garapenari?
Joseph D. Novak (1932-) Cornell Uniberstitateko Hezkuntza eta Biologia katedraduna eta Estatu Batuetako hezitzaile ezaguna da, berak garatutako teoria dela eta. Ikasketa esanguratsuaren bultzatzaile, kontzeptuak barneratzeko eta ulertzeko kontzeptu mapak ere sortu zituen.
Novak-ek bere lana Ausubel-en oinarritu du, teoria kognitibo bat da, eta horrenbestez, helburua kognitibismoaren ikuspegitik ikasketa prozesua teorikoki esplikatzea da. Kognitibismoa gizakia munduan kokatu eta antolatzen denean gertatzen dena azaltzen saiatzen da.
Novakek bere teoriari Giza konstruktibismoa deitzen dio. Zera azpimarratzen du: gertutik aztertu behar dugula giza ikasketaren psikologia eta ezagutza filosofikoaren arteko lotura. Gizakiengan garatu gabe dagoen ikasketa potentzial handia dagoela dio Novakek, eta heziketa askok beronen adierazpena bultzatu baino gehiago oztopatu egiten dutela. Zorionez, giza ikasketaren gaur egungo ezagutzak eta gizakiak ezagutza berria eraikitzeko erabiltzen dituen prozesuek ikaslearen adimen potentzia askoz gehiago askatzen laguntzen dute.
Novakek eta bere lan taldeak 1975ean sortutako kontzeptu-mapen teknika marko teoriko horretan eratu zen. Teknika horrek ikuspuntu praktikotik printzipio teoriko horiek guztiak antolatzeko aukera emango digu.
Kontzeptu-mapa zera da: gizaki batek bere buruan dauzkan kontzeptuen erlazioaren eta hierarkien adierazpen bisuala. Kontzeptuzko mapek esanahi berriak eraikitzen laguntzen digute burmuinean kokatzen ditugun ezagutzak epe luzerako antolatzeko balio digutelako eta burmuineko aldamio funtzioa bete dezaketelako gure oroimen funtzionalean dauzkagun ezagutza zatiak lortzeko.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Joseph_Novak
http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20001201/novak-joseph-d

John Dewey eta Hizkuntzaren Didaktikari egin zizkion ekarpenak



Nor zen John Dewey eta zer nolako ekarpenak egin zizkion Hizkuntzaren Didaktikari?

John Dewey (1859 – 1952) (Vermont1859ko urriaren 20a – New York1952ko  ekainaren 1a) estatubatuar pedagogo eta filosofo pragmatiko bat izan zen. Pedagogo moduan, eskolaren helburua haurrari munduan eta gizartean bizitzen erakustea dela baieztatu zuen, ikuspuntu pragmatiko batetik eta haurrak ikasteko duen berezko gaitasuna eta eskolako demokrazia eta lankidetza bulzatuz. Bere ideiek batez ere 1920-1940 urte bitartean izan zuten eragina eta egun, hezkuntzan guztiz onartuak eta arruntak diren arren, bere garaian aurrerakoiak izan ziren eskola tradizional zurrunaren aldean.

Dena aldatzen ari da imajinatu ezin genuen azelerazioarekin, gainera. Gizarteak, legeak, unibertsitateak, lan munduak... Hezkuntza Sistemari egoera behar berri horietara egokitzeko ahalmena eskatzen diote, baina, zoritxarrez, urtetan, honen erantzuna besoak ehunduta gelditzearena izan da.

Beñat Corcuera

https://eu.wikipedia.org/wiki/John_Dewey


Robert Galisson eta Hizkuntzaren Didaktikari egin zizkion ekarpena



Nor zen Robert Galisson eta zer nolako ekarpenak egin zizkion Hizkuntzaren Didaktikari?

Ø  Robert Galisson hizkuntzalari frantses handia baina beti isiliean ibilitakoa baina hizkuntzari ekarpen oso garrantzitsuak egin dizkiona. Kontzeptuaren esanahiaren aita, lexikulturaren inguruko ideiaren inguruan egin zituen gogoetak eta baita metodologiaren kulturaren sarrerari buruzkoa.
Ø  Bigarren hizkuntzako jarraibiderik garrantzitsuenak bere ideietatik ateratakoak dira.
Ø  Bere  ekarpen eta bigarren hizkuntzaren inguruko praktiken  lanen ondorioz meritu gehiago merezi zuen idazleak.
Ø  “Diccionario de marcas” eta bere aplikazioa ikaskuntzari aipatzekoa da.

Beñat Corcuerak apailatutako oharra (UPNA-NUP)