"Navarra" gunean euskarak jai
Neure burua marroan ikusi
Eta alde egin dut gauerdian
Neke egina, zigor gupidagabeaz
Uda baitut adore
Baina, aldi berean, dolore ekarle
Batzuentzat gaitzesgarri naizelarik ere
Maitagarria naiz, guztiz maitea
Nekearen ondorioak jaso
Eta bazterrean gelditu diren horientzat
Irakaspenak ematen ez sobera zoli,
Aholkulari txarra naizen arren
Mintza nakion
Belarritik tiratu behar zaionari
Ezen pauso txikiak ematen baditut ere
Begirada batean den-dena ikusten dut
Argi eta garbi
Batzuen lotsagabekeria guztia
Errekak zer ekarriko zain nago
Ebroaren korronteari begira ez darabilt deus ere gogoan
Ezorduan joan behar dut
Eta damutzeko inoiz ez da berandu
Juankar Lopez-Mugartza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina